Eragile logiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eragile logikoa, elektronika arloan, eragiketa aritmetiko (batuketa, kenketa,…) edo logiko (and, or,…) egiteko gai den zirkuitu elektroniko da.

Eragileen esparrua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aplikazio esparrua kontutan izanik bi motatako eragileak aurkituko ditugu:

  • Orokorrak: Eragiketa mota desberdinetakoak egin ahal dituzte.
  • Espezializatuak: Mota bateko eragiketak egiten dituzte.

Makina-eragiketak egiteko, ordenagailuek eragile orokor bat izaten dute. Lehen eragile espezializatuak ere izaten zuten baina garestiak ziren. Orain teknologiaren aurrerakuntzaz, ordenagailu pertsonal batzuk, adibidez, Athlon (AMD), eragile espezializatuak ere sartzen dituzte, osoekin eragiketak egiteko, koma higikorrean eta helbideekin kalkulua egiteko.

Eragile baten diseinua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eragile baten egite osagaiak izanik eragileak konbinazionalak eta sekuentzialak izan ahal dira. Eragile konbinazionala: Eragiketa bat edo multzo bat egiteko diseinatuta dagoen zirkuitu digital konbinazional bat da. Ez ditu memoriako elementurik, beraz sarrerak finkoak mantenduz emaitza ematen du. Eragile sekuentzialak: Emaitza lortzeko fase batzuk behar dira, eta fase hauetatik pasatu behar den informazioa biltegiratzeko memoriako elementuak behar ditu eta kontadore bat ere bai. Bere eraikuntzak zirkuitu digital sekuentzialak behartzen ditu.

Eragileen paralelismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batera erabiltzen ditugun digituen arabera, eragile bat paraleloa edo serie izan ahal da. Paraleloan, eragiketa digitu guztietan batera egiten da aldi berean, eta seriean, digitu lan egiten da. Beraz, eragile paraleloa eragile bektoriala edo hitzena da eta seriekoa digitu eragilea da.

Ikus,Gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]