Erotismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pin-up emakumeak irudi erotiko moduan sortu ziren.

Erotismoa libido edo sexu-gogoa piztu eta sexu-kitzikapena sorrarazten duten esperientzia, irudikapen eta jokabideen multzoa da. Erotismoaren baitan dagoen zerbaiti erotiko deritzo. Erotikoak izan daitezke gorputz biluziak, usain bat, abesti bat nahiz esaldi bat, baldin eta sexu-kitzikapena sortzen badute. Erotismoa eta pornografia ezberdintasun nabarmenak dituzte: pornografiak sexu-harremanak modu esplizituan azaltzen ditu, erotikoak ere izan daitezkeenak, pertsona eta egoera zein diren; pornografiarik gabeko erotismoa ere posible da, sexu-kitzikapena eragiten duen begirada baten kasuan, adibidez. Egun, erotismoa pertsonen arreta erakartzeko publizitate-baliabide arrunta da, lentzeriaren kasuan adibidez. Historian zehar ere arte erotikoa eta literatura erotikoa genero artistiko garrantzitsuak izan dira kultura askotan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erotismo Aldatu lotura Wikidatan