Esan bai

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:31, 22 urtarrila 2016

Esan bai[1] (jatorrizko ingelesezko izenburua Yes Man) 2008ko Peyton Reed estatubatuar zinema zuzendariaren amodiozko komedia filma bat da. Danny Wallace umoristaren izenburu berdineko Yes Man liburuan oinarritua dago. Jim Carrey, Zooey Deschanel, Bradley Cooper, John Michael Higgins eta Terence Stamp aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Carl Allen (Jim Carrey) bizitza aspergarria daraman Los Angeles hiriko banku bateko langilea da eta bere lagunek proposatzen dizkioten plan guztiei ezetz esaten ohitua. Egun batez, motibazio ikastaro bitxi batera joan eta bere bizitzak sekulako aldakata izan duen gizon bat ezagutuko du, hartan denari "baietz" esaten irakasten dute. Carlek zoriontsu izateko erabaki irmoa hartu, erronka onartu eta ikastaro horretara joango da.

Aktoreak

Erreferentziak

  1. 2014ko abuztuaren 10ean gaueko 23:00etan ETB1ean euskaraz eta Esan bai izenburuaz aireratu zen.

Kanpo loturak