Eztabaida:Arabako kuadrillak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Arabako eskualdeak» orritik birbideratua)

Kuadrila / Koadrila / Kuadrilla[aldatu iturburu kodea]

Ez da kuadrila esaten, koadrila baizik.

Baina arazo bat dago, Aiarako koadrilaren weborri ofizialean "Aiarako kuadrilla" jartzen du Aiarako koadrila eta Zuiako koadrilan, "Zuiako koadrila"Zuiako koadrila

Beraz, desadostasunak daude gai honen inguruan. Zer egin??

Arrazoi duzu bai, ni koadrila jartzearen aldekoa naiz. Dena dela, ez dago oso argi. Hona Euskalterm-ek azaltzen duena (ez dakit gehiago ez duen nahasten kontua, kuadrilla, koadrila eta talde erabiltzen ditu testuinguru ezberdinetan). --TXiKi 13:36, 4 Maiatza 2006 (UTC)
Aspaldian izan genuen honelako eztabaida bat... Zuk esaten dezun moduan izendatu nuen artikulua eta kexak eduki nituen; oraingo izena zela zuzena esanaz... Nire ustez, euskaraz zuzena koadrila da, baina badirudi Araban ez dutela izen hori erabiltzen. Kabri, (erantzunak hemen) 13:40, 4 Maiatza 2006 (UTC)

Nik koadrilak bezala ezagutzen nituen eta wikipediako bilatzailean koadrila jarri ondoren oso emaitza gutxi erakutsi dit.

Gainera, Arabako Foru Aldundiaren herri eta koadrilen izenak ditut eta koadrila dela esaten dute. Arabako Foru Aldundia Naiz eta zerrenda gaztelaniaz egon, pdf fitxategiak euskaraz zein gaztelaniaz daude.

Kuadrilla edo koadrilla izan, ll-z izan beharko luke, ezta? EuskalTerm-en, oso argi ez badator ere, kuadrilla aipatzen du, ll-z. Zergatik "l" bakarrarekin? --Orereta (erantzunak) 07:46, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Hemen "Koadrila" jartzen du leku guztietan, baina gero, legearen testua irakurtzera sartzen zara, eta "Eskualde" dago... --Unai (esaidank) 08:07, 6 Ekaina 2008 (UTC)
Arrazoia izan dezakezu, Orereta: Euskaltzaindiak oraindik ez du erabaki tinkorik hartu, baina JAGONETek Kuadrilla gomendatzen du. --Unai (esaidank) 08:52, 6 Ekaina 2008 (UTC)
Euskaltzaindiak berak kakanahaste ederra du... kar kar! --Orereta (erantzunak) 09:04, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Koadrila / Eskualde[aldatu iturburu kodea]

Nire ustez, kuadrila edo koadrila eta eskualdea ez da berdina Arabaren kasuan. 7 koadrila daude, baina 6 eskualde bakarrik: Gasteizko eta Aguraingo kuadrilak Arabako Lautada izeneko eskualde berdinean daude. 7 lirateke Trebiñu sartuko balitz. Norbaitek informazio zehatza eta ofiziala al du? --Unai (esaidank) 07:38, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Uste dut ezberdintasuna honakoa dela:

Koadrilak [1] [2][aldatu iturburu kodea]

  1. Vitoria-Gasteizko Koadrila
  2. Añanako Koadrila
  3. Aiarako Koadrila
  4. Kanpezu eta Arabako Mendialdeko Koadrila
  5. Guardia eta Arabar Errioxako Koadrila
  6. Aguraingo Koadrila
  7. Zuiako Koadrila

Eskualdeak [3] [4] [5][aldatu iturburu kodea]

  1. Kantauri Arabarra
  2. Gorbeia Inguruak
  3. Arabako Ibarrak
  4. Arabako Lautada
  5. Arabako Mendialdea
  6. Errioxa Arabarra
  7. Trebiñu*

--Unai (esaidank) 08:33, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Niri banaketa hori egokia iruditzen zait, hala entzun izan dut nik (ezaguna egiten zait, behintzat). Koadrillak instituzionalagoak dira, ezta? Ordezkaritza dute Arabako Aldundian eta. --Orereta (erantzunak) 08:39, 6 Ekaina 2008 (UTC) (PD: Gainera erreferentziekin eta guzti!).
Hemen agertzen da bien arteko ezberdintasuna. Webguneak, hala ere, ez du ofiziala ematen. Ahal dudanean, artikuluan txertatuko dut informazioa.--Unai (esaidank) 13:15, 8 Ekaina 2008 (UTC)