Galde sorta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galde sorta bat erantzuten.

Inkesta batean, galde sorta egin beharreko galderen multzoa da. Inkesta lan batek barne hartzen dituen zeregin eta elementuetako bat baino ez da galde sorta, funtsezkoa bada ere, inkestak populazioaren definizioa, lagina osatu eta aukeratzeko metodologia eta erantzunen bilketa eta tratamenduaz ere aritzen baitira, besteak beste.

Galde sorta bat osatzeko gomendio batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Galderak erantzun behar dituen pertsona kontuan hartuz idatzi behar dira galderak, ahalik eta modu laburrenean, galderen ulermena erraztearren.
  • Zer galdetzen den argi eta garbi utzi behar da.
  • Galdera errazak hasieran kokatu behar dira eta zailak bukaeran.
  • Gaitzespenagatik erantzun eza ekar dezaketen galderak begirunez egin eta bukaeran kokatu behar dira.
  • Inkestatuaren iritzia eragin edo aldarazi dezaketen esapideak baztertu behar dira.
  • Inkestan zehar, emandako erantzunei buruz oroimen ahalegin handia behar duten galderak ekidin behar dira.
  • Behin betiko galde sorta inkestan onartu aurretik, komeni da behin behineko galde sorta batekin saiakuntza egitea, bertan izan daitezkeen akatsak, hutsuneak edo egin daitezkeen hobekuntzak antzematearren.

Galdera motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Galdera irekiak: inkestatuak nahi duena eta nahi duen eran erantzun dezake galdera irekietan. Informazio aberatsagoa eskuratzen da galdera hauen bitartez, baina informazio hau antolatzea eta aztertzea zailagoa izaten da.
  • Galdera itxiak: aukera multzo mugatu eta jakina duten galderak dira galdera itxiak. Ematen duten informazioa murritzagoa, baina galdera hauekin informazioaren tratamendua erraztu egiten da.
  • Galdera erdi itxiak edo erdi irekiak: galdera hauetan aukera multzoa mugagabea izan daiteke, baina erantzuteko era ezarrita dago aldez aurretik.
  • Bateriazko galderak: inkestatuak emandako erantzunen arabera planteatutako ondorengo galderak dira bateriazko galderak.
  • Harrera galderak: inkestatuaren konfiantza eta lasaitasuna lortzea da harrera galderen helburua. Hasieran kokatzen dira eta eskuarki emandako erantzunak ez dira ikerketan kontuan hartzekoak.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galde sorta Aldatu lotura Wikidatan