Grafiko bektorial
Wikipedia(e)tik
Grafiko bektoriala objektu geometrikoz osatutako irudia da. Objektu hauek -bektore, poligono, elipse, Bézier kurbak, testua- hainbat atributuk definitzen dituzte, hala nola kokapen nodoak, kolorea, lerroen zabalera eta abar.
Bitmap, hau da pixel-matrizetan oinarritzen diren irudiekin alderaturik hauek dira euren abantailak:
-
- Askoz tamaina gutxiago dute
- Galera barik eskalatu daiteke.
- Algoritmo matematiko egokiak erabiliz gero, nahi bezain beste alda daitezke ( translazioak, biraketak...)
- Objektuak independenteak dira eta horrela edita daitezke.
Horregatik grafiko bektorialak bereziki egokiak dira marrazketa tekniko, animazioak, hiru dimentsio, diagramak eta eskemetarako.