Inbertsio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ekonomian, inbertsioa edo inbestimendua gerora errentagarri izango delakoan aktibo bat eskuratzen denean gertatzen da, horretarako aurrezkia edo kanpoko finantzaketa erabiliz. Inbertsioa enpresaren funtsezko arloetako bat da, finantzaketa arloarekin batera: finantzaketak beharrezko finantza-baliabideak (dirua, adiera zabalean) eskuratzeaz arduratzen den bitartean, inbertsio-arloak baliabide horiek esleitzeari ekiten dio. Inbertsioak fisikoak (makina bat, adibidez) zein finantza-inbertsioak (akzioak, adibidez) izan daitezke eta euren helburua aurreko inbertsio bat ordezkatu edo enpresa-proiektu berria bati ekitea izan daiteke. Aldi berean, epe laburreko zein epe luzerako inbertsioak bereizten dira, errentagarritasuna zein epera bilatzen den.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inbertsio Aldatu lotura Wikidatan
Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.