James Bay (abeslaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
James Bay
James Bay
James Bay
Datu pertsonalak
Izen osoa James Bay
Jaio 1990eko azaroaren 4a (33 urte)
Hitchin, Hertfordshire, Ingalaterra (Erresuma Batua)
Lanbidea Musikaria, abeslaria eta konpositorea
Webgunea http://www.jamesbaymusic.com/

James Bay (Hitchin, Hertfordshire, Ingalaterra, 1990eko azaroaren 4a) ingelesezko egile abeslaria eta gitarra jotzailea da.

Hitchinen (Hertfordshire konderria, Ingalaterra) hazia eta hezia da. Han, Hitchin Boys' School ikastetxean ikasi zuen, eta ondoren Brighton Institute of Modern Music ikastetxean. 2013ko uztailean, Bayk bere debuta izango zen kantua plazaratu zuen: The Dark of Morning. 2014ko ekainaren 3an, bere bigarren kantua estreinatu zuen: Let It Go. Urte bereko irailean, kantu horrek Britainia Handiko zerrendetan 62. tokia lortu zuen.

2015eko otsailean, BRIT Critics' Choice Award saria irabazi zuen. Hilabete geroago bere lehen albuma atera zuen: Chaos and the Chalm. Albuma atera eta zazpi egunera, 64.440 ale salduak zituen. Bertsio originalak 12 abesti dituen arren, bada luxuzko edizioa, 16 kanturekin.

2015eko apirilean, lehen album hura Britainia Handiko zerrendetako lehen tokira heldu zen.

Kanpo loturak