Jameson Raid

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sir Leander Starr Jameson

Jameson Raid (1895eko abenduaren 29a - 1896eko urtarrilaren 2a) Paul Kruger-en Transvaal Errepublikan Britainiarrek egindako eraso bat izan zen. Eraso hau Leander Starr Jameson estatistak eta bere Rhodesia eta Bechanaland-eko poliziek burutu zuten 1895-96ko gabonetan.

Helburutzat, deserriraturik zeuden langile Britainiarren (Uitlander bezala ezagutuak) altxamendua bultzatzea zuen Transvaal-en, baina ez zuen lortu. Langileei Johannesburgoko konspiratzaileak deitu zieten. Langile hauek armadarekin bat egin eta altxamendu bat prestatuko zutela uste zen. Erasoak ez zuen bere helburua lortu, baina Bigarren Boer Gerra eta Bigarren Matabele Gerra sortu izanaren arrazoietako bat izan zen.