Konstituzio plaza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Donostiako plazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Konstituzio plaza (argipena).
Konstituzio plaza
Konstituzio enparantza, Donostia. Euskal Herria.jpg
Donostiako Konstituzio plazaren ikuspegi orokorra.
Herria Donostia
Herrialdea  Euskal Herria
Lurraldea Gipuzkoa
Koordenatuak 43°19′25″N 01°59′05″W / 43.32361°N 1.98472°W / 43.32361; -1.98472Koordenatuak: 43°19′25″N 01°59′05″W / 43.32361°N 1.98472°W / 43.32361; -1.98472
Garaia 1817
Helbidea Parte Zaharraren erdigunea
Konstituzio plaza Donostia erdigunea-n dago
Konstituzio plaza

Konstituzio Plaza Donostiako Parte Zaharraren erdialdean dagoen plaza da. Modu herrikoian konsti deitu ohi zaio[1]. Ezaugarri nagusitzat arkupeak dituen plaza honetan ospatu ohi dira hiriko jai handiak. Bertan dago, halaber, Donostiako antzinako Udaletxea, gerora Udal Liburutegi izandakoa.

Eduki-taula

Izena [aldatu]

Historian zehar plaza honek izen ugari izan ditu: Plaza Berria, Konstituzio Plaza, Uztailaren 18ko Plaza eta Konstituzio Plaza berriz ere.

Historia [aldatu]

Antzina, harresi barruko Donostiak plaza bakarra zuen, Plaza Zaharra izenekoa (gaur egungo Ugartemendia plazan, Bulebarreko erlojuaren inguruan, zegoen). Plaza hori militarrek erabiltzen zuten maniobretarako, eta arazoak izaten zituzten herritarrek beren ospakizun eta ekitaldietarako. Horrela, hiriaren erdialdeko etxe batzuk bota eta Plaza Berria sortu zuten egungo Konstituzio plazaren lekuan XVIII. mendean.

Plaza hura (ia Donostia osoarekin batera) suntsituta geratu zen 1813ko abuztuaren 31ko asalto eta sutearen ondorioz. Egungo Konstituzio plaza 1817an Pedro Ugartemendia eta A. de Mirandak eraiki zuten, suntsiketa horren ondorengo berreraikitzeko proiektuaren lanik aipagarriena plaza hau eraikitzea izan baitzen.

Egitura [aldatu]

Arkupedun eraikinez inguratutako leku atsegin honetan garai batean Donostiako udaletxea egon zen eraikineko erlojua nabarmentzen da. Gaur egun bertatik paseatu edota tabernetako kanpoko mahaietan eseri ohi direnak sarritan plaza honetako xehetasun batekin harritzen dira: plazara jotzen duen balkoi bakoitza zenbaki batez adierazita dago. Xehetasun hau garai batean plaza hau zezen plaza zeneko oroigarria da, zezenleku honek 147 balkoi edo palko zituen. Plaza honek estilo neoklasikoa du.

Ospakizunak [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Donostiako Danborrada

Normalki leku lasaia izan ohi da, baina jai egun garrantzitsuetan jendez lepo egoten da, adibidez Santo Tomas Eguna eta bereziki Donostiako jai nagusia den San Sebastian Egunean, urtarrilaren 20ko egun honetan plaza jendez bete eta San Sebastian martxa jotzen baita.

1931atik aurrera hiriko agintariek plaza honetan Gizon-dantza dantzatu ohi zuten (aurretik ziurrenik beste lekuren batean dantzatzen zen), gerora ohitura galdu egin zelarik. 2011n Juan Karlos Izagirre alkateak berriro dantzatu zuen.[2]

Iruditegia [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  1. http://www.gipuzkoaturismo.net/WAS/CORP/DITPortalTurismoPublicoWEB/Detalle.do?destino=irADetalle&codigoFN=D.4.1.14&seccion=PAGINA_DETALLE&buscaFN=false Donostiako Konstituzioaren plaza. Gipuzkoako Turismo Bulegoaren webgunea
  2. Lide, Aguirre, La Gizon Dantza unió a la corporación, Diario Vasco, http://www.diariovasco.com/v/20110624/al-dia-local/gizon-dantza-unio-corporacion-20110624.html. Noiz kontsultatua: 2011-6-26 

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Konstituzio plaza