Euskal Hirigune Elkargoaren Kontseilua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontseilu Orokorra» orritik birbideratua)

Ipar Euskal Herriko Elkargoaren Kontseilua edo Kontseilu Orokorra, Iparraldeko udalerri gehienek osatzen duten Euskal Elkargoko legebiltzarra edo botere legegiledun biltzarra da. Bertan hartzen dira aipatutako erakundeak dituen arduren inguruko erabaki nagusiak, hala nola, aurrekontuaren inguruko erabakiak, egitasmoak, zerbitzu publikoetako ordezkaritzak, etab.[1]

Horretaz gain, Ipar Euskal Herriko erakundeak, dagozkion erabakiak hartzeko, beste hainbat biltzar gauzatzen ditu: Kontseilu Iraunkorra, Batzorde Eragilea eta Herriarteko Kontseilua. Aipatu beharra dago, Kontseilu Orokorrean batzordeek proposaturiko neurriak eztabaidatu eta onetsi edo ezeztatu egiten direla. Kontseilu Iraunkorra 69 kidek osatzen dute eta Elkargoko kontseiluak esleitzeaz gain, ordezkaritzak ere kudeatzen ditu. Batzorde Eragileak, 25 kidez eta Elkargoko lehendakariaz osatuta dagoenak, botere betearazlea du eta beraz, Kontseilu Orokorrean hartzen diren neurriak aplikatzea zein koordinatzea du eginkizun nagusitzat, sarritan biltzen da. Azkenik, Herriarteko Kontseiluak 233 ordezkari biltzen ditu.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Erabakitze guneak | EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOA» www.communaute-paysbasque.fr (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]