Laguntza eztabaida:Wikitestu tutoriala

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Laguntza eztabaida:Tutoriala» orritik birbideratua)

Tutoriala ez ote? Kabri, (erantzunak hemen) 15:37, 15 Ekaina 2006 (UTC)

Ez dakit. Zuek esango duzue, nik ez bainuen ezagutzen euskaraz honetarako hitz egokirik.—Barrie 10:44, 18 Ekaina 2006 (UTC)

Bai baina Tutorial erdarakada hutsa da... behintzat -a amaieran erantsi euskarara gehiago amoldatzeko ;) Kabri, (erantzunak hemen) 10:52, 18 Ekaina 2006 (UTC)

Izatekotan, latinkada hutsa izango da, ingelesez ere erabiltzen baita. Baina bai; nik ere badakit ez dela hitzik egokiena. A eranstearena ez dakit konponbidea ote den. Baliteke euskarazko hitz baten itxura gehiago izatea baina orain arteko erabilera ikusirik, arauen aurka joango litzateke (Wikipedia:Bozketak/Orrialde izenen amaierako a artikulua) , nik uste. Beste aukera bat mintegi litzateke. Hau ere ez da egokiena beste zentzu batean erabiltzen baita. Ez dakit, ez dakit...—Barrie 11:51, 18 Ekaina 2006 (UTC)

Nire iritzia ematearren, Tutoriala izan beharko litzatekeela uste dut ere. Keta ?! 14:20, 18 Ekaina 2006 (UTC)

Berriz esango dut Tutoriala hitzak ez nauela konbentzitzen. Tutorial berbak atzerriko hizkuntza bateko elea ematen du, baina a hori jarri gabe utzi behar da arauak errespetatzeko. Dudarekin jarraitzen badugu, bozketa bat ireki beharko da.—Barrie (erantzunak hemen) 09:36, 24 Ekaina 2006 (UTC)

Beste hizkuntza batzuetan ikusi dudanaren arabera (nahiz eta tutorial hitz arraroa erabiltzen den), praktikan, ongi etorria emateko sarreratxu bat baino ez da. Sarrera bezalako izenen bat ez litzateke izango egokiagoa? --Pello, bota 10:19, 24 Ekaina 2006 (UTC)

Edota "Aurrenengo pausoak" edo "hasierako pausoak" izena ere... Kabri, (erantzunak hemen) 14:59, 31 Uztaila 2006 (UTC)