MPEG-4

Wikipedia, Entziklopedia askea

MPEG-4 ISO-ren MPEG taldeko komitearen audioa eta bideoa kodetzeko estandar multzoa da. 1998. urtetik aurrera normalizatzen ari dira. Hiru ataletara dago zuzenduta:

Beraz, egile, komunikazio operadore eta azken erabiltzaileei dago zuzenduta.

Ikus-entzunezko zerbitzu konplexuak ezartzeko beharrari aurre egiteko sortu zen, sistema eta erabiltzailearen arteko elkarrekintza lortzeko asmoz, banda zabalera murriztuta izan arren. MPEG-4-ren ezaugarriak:

  • Soinuzko, irudizko eta ikus-entzunezko eduki-unitateak (media objects ) berregiteko. Hauen jatorria naturala izan daiteke (mikrofono edo bideokamera batez egindako grabaketa bat adibidez) edo sintetizatuta (ordenagailu batek sorturikoa).
  • Objektu hauen egitura adieraztea irudi ikus-entzunezko sortzeko.
  • Dagokien datuak mediozko objektuekin nahasteko, sarean zehar eraman ahal izateko
  • Helmugan ikus-entzunezko sorturiko irudiaz elkar eragiteko. Honen adibideak izango lirateke multimedia posta, bideo-hitzaldiak, bideo-joko interaktiboak, sareko multimedia, biltegiratze-medio interaktiboak ( disko-optikoak...)

MPEG4aren ezaugarriak, beraz, konpresio-maila altua, helbideratze unibertsala eta eduki ikus-entzunezko manipulazio interaktiboa.

MPEG-4 datu-fluxua zenbait kanal eta objektu ikus-entzunezko osatuta dago, desmultiplezadorean banatzen direnak. Kanal batek eszenaren oinarrizko informazioa (eta objektuen kokapenari buruzkoa) darama, eta besteek, objektu ezberdinena, dagozkien deskodeatzailei pasatzen dena. Azkenik, objektuak euren ordena eta erabiltzailearen elkarrekintzaren arabera aurkezten dira.

MPEG-4k erabiltzen den protokoloa DMIF ( Delivery Multimedia Integration Framework ) da, FTPren antzekoa.

Ikus,Gainera