Menagaraiko Emakume Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Menagaraiko Emakume Elkartea» orritik birbideratua)
Menagaraiko Emakume Taldea
Kokapena
Historia eta erabilera
Irekiera1990

Menagaraiko Emakume taldea 1990ean sortu zen Menagaraien (Araba).[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Menagaraiko Emakumeen Elkartea 1992an sortu zen emakumeen jabekuntza bultzatzeko eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko.[2][3]

Elkartea sortu zenetik, hainbat ikastaro, tailer eta irteera antolatu dituzte, betiere emakumeak elkartzean eta elkarrekin ikastean oinarrituta. Aipatzekoa da jendaurrean hitz egiteko tailerra, lagungarri izan zutelako espazio publikoan aritzeko.[4]

Menagaraiko Emakume Elkartea landa eremuko emakumez osoturiko elkartea da eta horien premiak detektatu eta erantzunak eman nahi dizkie.[5]

Emakume Elkarteen Estatuko Topaketan parte hartzen dute, eta horren barruan, Maria de Maezturi buruzko lana aztertu eta aurkeztu dute.[6]

Sare lanarekin jarraitzeko, Aiarako Berdintasun Foroko partaide dira eta martxoaren 8ko eta azaroaren 25eko kanpainetan ere kolaboratzen dute.[7][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]