Orientatzaile

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hezkuntzan, orientatzailea irakaskuntzaz haraindi, ikasleei laguntza ematen dion lanbide eta funtzio psikopedagogikoa da. Arlo zenbaitetan banatzen da, hala nola, ikasleari bere hezkuntza-ibilbidean dituen aukerei buruzko informazioa eskaini eta aukeraketa horretan laguntzea, ikaskuntza-prozesuan laguntza eskaintzea, bere garapen pertsonala bultzatzea eta ikasleen aniztasunean beraien arteko harremanak kudeatzea, helburu orokorra pertsoaren nortasuna garatzea izanik.

Eredu zenbait proposatu da orientatzailearen lana gidatzeko: banako ereduan laguntza indibidualizatua eskaintzen zaio ikasleari, gehienetean elkarrizketen bitartez; programa-eredua, non sor daitezkeen arazoak aurreikusi eta horietarako prebentzioa proposatzen den eta, azkenik, kontsulta-eredua, non irakasle eta hezkuntzako beste eragileei aholkularitza eta prestakuntza eskaintzen zaion, ikasleari laguntza beraiek eman diezaioten[1].


Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz)   Bisquerra, Rafa (2005), «Marco Conceptual de la Orientación Psicopedagógica», Revista Mexicana de Orientación Educativa, http://www.remo.ws/revista/n6/n6-bisquerra.htm ..