Semaforo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Oinezkoentzako argiak

Semaforoa edo trafiko argiak errepide eta kaleetan dagoen trafiko-seinale argiduna da eta pasa daitekeen ala ez adieraztean du. Normalean, hiru edo bi argiz osatua egoten da.

Lehen semaforoa 1914an, Alfred Benesch-ek asmatu zuen, Estatu Batuetako Cleveland hirian. Lau urte geroago Britainia Handiko semaforoetan hiru koloreko sistema erabiltzen hasi ziren.

Semaforoa, trafikoa eta oinezkoak kontrolatzeko egina da. Autoek oinezkoak pasatzen uzteko, edo alderantzizko helburuarekin jartzen dira. Beste batzuetan ere, auto desberdinak (bidegurutze batean...) kontrolatzeko, eta gidatzea errazagoa izan dadin jartzen dira, istripurik ez gertatzeko etab.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinezkoen semaforoak bi argi izaten ditu, kolore gorrikoa eta kolore berdekoa. Kolore gorriak itxaron egin behar dela adierazten du eta berdeak pasa daitekeela.

Autoen semaforoak berriz, bi edo hiru argi eduki ditzazke, oinezkoen kolore berdinak bi, eta bestea laranja. Kolore honek kontuz ibili behar dela adierazten du. Tenporizadore baten bidez, argiak txandaka pizten joaten dira. Oinezkoen semaforoan berdea dagoenean autoenean gorria egongo da. Oinezkoen semaforoan argi gorria dagoenean, autoenean hasieran berdea egongo da eta ondoren laranja. Horrela behin eta berriz, ziklo osoa errepikatzen joango da.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Semaforo