Showgirls

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:32, 22 urtarrila 2016

Showgirls 1995eko Paul Verhoeven herbeherear zinema zuzendariaren filma erotiko bat da. Elizabeth Berkley, Kyle MacLachlan, Gina Gershon, Glenn Plummer, Robert Davi, Alan Rachins eta Gina Ravera aktoreek antzeztu zuten. Filma honetan stripper neska gazte batek Las Vegas hirian dituen bizipenak azaltzen ditu.

Urte hartako nahiz zinemaren historiako filma txarrenen artean sailkatu ohi da, halere bere kalitatearen inguruzko ezatabaidetatik hat, denborarekin kultuzko filma bilakatu da. 2011an Showgirls 2: Penny's from Heaven izeneko jarraipena izan zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Nomi Malone (Elizabeth Berkley) neska gazte eder handigura Las Vegas hirira bertako ikuskizun erotikoetako izar bilakatzeko asmoz joan berri da. Hasieran erdi ipurdiko Goddess striptease aretoan dantzatzen hasiko da, baina handik gutxira Stardust luxuzko kasinoko ikuskizun erotikoan dantzatzeko postua lortuko du, bertan ikuskizuneko izar nagusia den Cristal (Gina Gershon) dantzariak dantza egiten du. Halere, Nomi giro edo mundu hori berak uste baina gogorragoa eta hain distiratsua ez dela jabetuko da.

Aktoreak

Kanpo loturak