Tequila Sunrise (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:32, 22 urtarrila 2016

Tequila Sunrise 1988ko Robert Towne estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. Mel Gibson, Michelle Pfeiffer, Kurt Russell eta Raul Julia aktoreek antzeztu zuten.

1989ko Argazkigintza onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dale "Mac" McKussic (Mel Gibson) bere burua aldatu nahi duen narkotrafikantea da. Bere adiskideminena den Nick Frescia (Kurt Russell) berau ikertu, atxilotu eta epaialearen aurrera eramateko betebeherra duen polizia da. Bitartean, Mac modako jatetxe bateeko jabea den Jo Ann Vallenari (Michelle Pfeiffer) emakume ederraz erakarria sentituko da. Hau jakinik, Nick jatetxe horretako ohiko bezero bilakatuko da, horrek Macek Carlos (Raúl Juliá) mexikar narkotrafikatzailearekin dituen operazio eta loturen berri izaten lagunduko dio. Baina ikerketa guzti honetan zehar, Nick bera ere Jo Annetaz maiteminduko da.

Aktoreak

Kanpo loturak