The 5th Wave (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea


The 5th Wave (eusk. Bosgarren olatua) zientzia fikzio generoko film estatubatuarra da. Zuzendaria J. Blakeson eta gidoigilea Susannah Grant izan ziren. 2013ko Rick Yanceyren izen berdinaren nobelan oinarrituta dago gidoia.

Filmaren protagonista nagusiak Chloë Grace Moretz, Nick Robinson, Alex Roe, Maika Monroe eta Liev Schreiber dira.

Filmaren garapena 2012ko martxoan hasi zen, Colombia Pictures enpresak hartu zituenean trilogiaren zinemarako eskubideak, GK films ekoiztetxearekin.

Filmatzea Atlantan, Georgian 2014ko urritik 2015ko urtarrilera arte izan zen.

Estatu Batuetan eta Espainian 2016ko urtarrilaren 22an estreinatu zen eta Mexikon urtarrilaren 29an.

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lau estralurtar olatu-kolpek lurrean jo egin dute eta dena hondatuta utzi dute. Lehengo olatua mundu osoko itzalaldi bat izan zen, planeta osoko elektrika indar guztia bertan behera geratu zen. Bigarrena olatua uholde erraldoi bat izan zen planetako leku guztietan. Hirugarren olatua izurrite bat izan zen eta laugarren olatua hiltzaile talde bat izan zen, bizirik geratzen zen jendea harrapatzeko eta hiltzeko helburuarekin.

Egoera beldurgarri honetan, Cassie Sullivan, (Chloë Grace Moretz), protagonista, 16 urteko neska nerabe bat, bizirik irteten saiatuko da.

Bosgarren olatuaren egunsentian, humanitatearen azken arrastoen artean eta bizirik jarraitzen duten azkenetako bat izanik, Cassie bakarrik dago bere neba txikiarekin, Sam umearekin. Sam autobus batean utziko du eta bueltatuko dela aginduko dio. Bere peluxezko hartzatxoarekin bakarrik utziko du Sam. Cassiek badaki bere bizirik irauteko aukera bakarra eta bere neba txikia aurkitzeko aukera bakarra, bakarrik egotea dela. Bizi izandako hainbat horrore ostean, pertsonenganako bere konfiantza galdu egin da zeren eta azkenean, bizirik irautea da geratzen diren pertsona guztien helburu nagusia.

Cassieren arrastoa jarraitzen dugu bizirik irauten duen bitartean, Evan Walker misteriotsu eta xarmagarriarekin aurkitzen den arte. Evan nekazari eta iheslari gazte bat da. Cassieren anaia aurkitzen lagundu ahal diona. Cassiek behin betiko erabaki bat hartu beharko du: fidatu Evanekin edo esperantza betiko galdu; bizirik jarraitzea edo hil; dena alde batera utzi edo altxatu eta borrokatu... Eta hori guztia ezinbestean eta hilgarri izango den bosgarren olaturako prestatzen den bitartean.

Aktoreak

Erreferentziak