Tim (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:47, 24 urtarrila 2016

Tim Michael Pate australiar zinema zuzendariaren amodiozko drama filma bat da. Colleen McCullough idazlearen izen berdineko Tim eleberrian oinarritua dago. Bertan, Piper Laurie, Mel Gibson, Alwyn Kurts eta Pat Evison aktoreek anteztu zuten.

Argumentua

Filma Australian girotua dago. Bertan Mary Horton (Piper Laurie) estatubatuar erdi-mailako emakume adinekoa eta haren lorategizaina den Tim Melville (Mel Gibson) fisiko ederreko 24 urteko adimen-urritasuna duen gaztearen arteko maitasun istorioa kontatzen da. Tim bera baina urte bat zaharrago den Dawnie arrebarekin (Deborah Kennedy) eta adineko Ron (Alwyn Kurts) eta Emily (Pat Evison) gurasoekin batera bizi da. Dawnie bere mutilaguna den Mick Harrington (David Foster) mutilarekin ezkonduko da. Dawnie eta Mick ezkonduberriek Mary eta Timen harremanaren aurka daudela garbi uzten dute, haien ustez Mary Timetaz aprobetxatzen ari baita, biek elkarrekin egotearen arrazoia maitasuna dela ulertzen ez dutelarik. Familiako Emily ama hil egiten da, Tim Maryrekin ezkondu eta Ron aita hilko delarik.

Aktoreak

Kanpo loturak