Haltz beltz edo haltz arrunta (Alnus glutinosa) zuhaitz bat da. Europa, Asia eta Afrika iparraldean hazten da, ibai handien ertzetan. Zuhaitz honen egitura eta bizi-zikloa beste zuhaitzen antzekoa da. Baina bere erabilpena oso bitxia da eta funtzio garrantzitsua du bere ekosisteman, izaki bizidun askoren babesa eta elikagaia delako.
Nolakoak dira haltz beltzak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuhaitzak atal hauetaz osatuta daude: enborra, hostoak, loreak eta fruituak.
- Enborra: metro bateko zabalera izan ahal du, azala nahiko hauskorra da. Azal horretan intsektu asko bizi dira.
- Hostoak: hostogalkorrak dira, hau da, zuhaitz honi udazkenean hostoak erortzen zaizkio. 4-10 cm luze dituzte hostoek. Berde ilunak dira goiko aldetik eta behealdean ile txiki batzuk dituzte, distira handiagoa ematen diotenek.
- Loreak: hostoak agertu baino lehen sortzen dira, neguaren amaieran eta udaberri hasieran. Sexuaren arabera banatuta daude, lore emeak (txikiagoak, marroiak eta pinaburu formakoa) eta arrak (argalak eta gorri kolorekoak).Fruituak: udazkenean ateratzen dira, lorea atera denean. Pinaburu txikien itxura hartzen dute.
Tamaina ertaineko zuhaitzak 20 metrotara irits daitezke. 7 solairuko eraikin bat 20 metro ditu, beraz, zuhaitz hau eraikin hori bezain garaia da.
Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuhaitz hauen bizi-zikloan hainbat fase daude:
- Hazia lur azpian hazten da eta sustraiak ateratzen zaizkio.
- Zuhaitz itxura hartzen doa.
- Loraketa fasea dago, fase honetan lore arrak emeen gainean jartzen dira eta fruituak sortzen dituzte. Fase hau urtarrila eta maiatza bitartean ematen da, hostoak agertu baino lehenago.
- Fruituak (hasieran berdeak direnak) lehortzen dira eta haziak askatzen dituzte.
- Hazi hauek hegodun haziak bihurtzen dira eta lurrera erortzen dira.
Zertarako erabiltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuhaitz honen egurrak urte asko iraun dezake ur azpian. Horregatik, uretan dauden etxeak eta beste eraikuntzak eraikitzeko erabiltzen da.
Horretaz gain, zuhaitz hauek gaixotasun batzuk sendatzeko balio dute, taninoak kolesterola murrizteko eta azala eztarriko minak lasaitzeko infusioen bidez.
Horretaz gain, jendeak apaingarri gisa ere erabiltzen ditu.
Zergatik dira garrantzitsuak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Haltz beltzek elikagaiak eta babesa ematen dizkiete izaki bizidun askori. Hauen artean: oreinak, ardiak, erbiak, untxiak, intsektuak, likenak eta onddoak aurki daitezke.
Neguan, hegaztiek zuhaitz hauen haziak jaten dituzte. Ibaiak eta errekak itzalez estaltzen dituzte, uraren tenperatura motelduz. Gainera, prozesu hau segurtasuna ematen die arrainei, uholdeak daudenean, sustraietan geratu ahal direlako.
Gehiago jakiteko