Wikipedia, Entziklopedia askea
Anagallis arvensis
Pasmo-belar loregorria

Pasmo-belar loregorria (Anagallis arvensis) primulazoen familiako landare txikia da 10-20cm luzerakoa. Europan oso ezaguna da eta batez ere baratzetan eta mugitu berriak diren lurretan aurkitzen da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zurtoina etzanda edo zutik egon daiteke.
  • Hostoek ez daukate txortenik, txikiak eta berdeak dira eta azpian puntu ilunak izaten dituzte.
  • Bere loreak txikiak dira, bost hosto dituzte eta laranja-gorrixka kolorekoak izaten dira.
  • Fruitua txikia, berde kolorekoa eta borobila da. Udan izaten du.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Onddoen, mikrobioen, moluskuen eta birusen kontra egiten du lan.
  • Zauriak ixteko, gaiztotutako zuldarrak sendatzeko, mukiak kanporatzeko, izerdia eta txiza eragiteko eta sedatzaile moduan erabiltzen da.
  • Pasmoa, infekzioa eta horrek sortutako zornea kentzeko erabiltzen da.
  • Arnas aparatuko gaitzak tratatzeko erabiltzen da; katarroa, bronkitisa eta eztarriko mina.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ukendu, infusioa edo enplasto modura erabili daiteke.
  • Udaberria da pasmo-belarra biltzeko garai ona.Pasmo-belar loregorri

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Esandako neurrian bakarrik hartu behar da.
  • Fruitu eta hazi guztiak banaka-banaka kendu behar zaizkio, toxikoak baitira.
  • Haurdunaldian eta edoskitzaroan ezin da erabili eta zazpi urtetik beherako haurrek ere ez lukete erabili behar.