(«Txikipedia:Dianthus monspessulanus» orritik birbideratua)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dunetako krabelin (Dianthus monspessulanus) urteko llandarea da, hau da, udaberrian eta udan hazten da eta urtaro bakarrean irauten du bizirik.
Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]
30 eta 60 zentimetroko luzera duen Zurtoin berdea du. Kaliza, bi zentimetroko zilindro formakoa da. Loreak banaka edo multzo txikitan (3-5) hasten dira. Bost petalo dituzte eta arrosak edo txuriak izan daitezke.
Non aurki daiteke?[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europako Hegoaldean aurki dezakegu: Albanian, Italian, Grezian, Euskal Herrian...
0-2.200 metro bitarteko altitudean hazten da. Belardi, sastraka, harkaitz eta basoetako soilguneetan bizi da, leku eguzkitsuak eta hezeak gustatzen zaizkio. Itsasertzeko dunetan ere agertzen dira lore hauek.
Sailkapen zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreinua | Landarea (Plantae) |
Ordena | Caryophyllales |
Familia | Kariofilazeoak |
Generoa | Dianthus |
Espeziea | Dianthus hyssopifolius |