Txikipedia:Lupulu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikipedia:Humulus lupulus» orritik birbideratua)

Lupulua edo Humulus lupulus Cannabaceae familiako landare bat da. Europa eta Asia Mendebaldean du jatorria. Haizetik babestutako inguruetan egoten da, baita lurzoru sakon, heze eta aberatsetan.

DESKRIBAPENA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie dioikoa da, lore ar eta emeak ditu. Lore arrak berde-horiak eta txikiak (3 - 5mm) dira, luku izeneko egitura txikiak eratuz hazten dira. Lore emeak, berriz, kolore hori-berdea duten pinaburuak dirudite. Heltzen direnean, marroiak bihurtzen dira, hauts hori bat dutelarik inguruan (lupulina).

Hostoak oposatuak dira eta peziolo luzeak dituzte, ertz zerratukoak, kordatuak, eta normalean 3 eta 5 lobulu artean izaten dituzte.

Beren ohiko neurria 17,5x18,5 zm-koa izan ohi da gehienetan, baina gertatu daiteke handiagoa edo txikiagoa izatea.

BEHARRAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako eremu heze eta hotzetan bizi dira, sasietan, basoetako mugetan edo ibaien ondoan. Baso bazterretan hazten da, sastrakadietan, ibaietatik hurbil, urpean gelditu daitekeelarik denbora tarte batzuetan. Oro har, eguzkitan edo erdi-itzalean dauden lurzoru hezeetan agertzen da. Uztailetik Irailera loratzen da.

ERABILERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan loratzen da eta infloreszentziak uda amaieran eta udazkenean biltzen dira. Itzalean lehortzen uzten dira eta ondo itxitako ontzietan gordetzen dira. Laster kontsumitu beharrekoa da, landare honen osagai aktiboak denbora laburrean mantentzen baitira.

Medikuntzan erabiltzen da, batez ere lasaigarri eta somnifero gisa, insomnioa, buruko mina eta urduritasunaren kasuetan.