Wikiproiektu eztabaida:Fisika

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikipedia eztabaida:Proiektua:Fisika» orritik birbideratua)

Partikulen fisika deritzon kategoria bat badugu, norbaitek badaki nola egin orri honetara lotura bat sortzeko? Fisika eremu garrantzitsuenak - Partikulen fisika -> Kategoria:Partikulen fisika. Usogorri; (postontzia) 09:51, 25 Iraila 2006 (UTC)

Nire ustez, wikipediako formula guztiek (gehiena fisikoak izanda) idazkera berdina euki beharko lukete. Hau da, zelan idatzi beharko zen: edo . Eta horrela beste batzuk (unitateen ikurrak, biderkaduraren ikurra, bektoreen idazkera...). Uste dut hemen eztabaidatu beharko genukela eta gero bozkaketa nagusien atalera luzatzea. Zer deritzozu(e)? --Pello, beldur barik 20:32, 29 Iraila 2006 (UTC)

Fenomeno, arazorik ez. Ni ere horrekin dudak ditut; tesia egin nuenean tutoreak formulak letra beltzez eta testuan zehar ikur guztiak letra etzanaz jartzeko esan zidan. Printzipioz hori da nik jarraitu dudana, baina askotan ordenagailuak ez du nik nahi dudana egiten!

formulentzat

m edozein ikur testuan dagoenean

[m/s] unitateentzat

eta bektoreak, kursiban eta fletxatxoa gainean,

Zu ze uste duzu, wikiproiektu kamarada? Usogorri; (postontzia) 17:11, 2 Urria 2006 (UTC)

Orri berezia sortu beharko genuke hori eztabaidatzeko (Wikipedia:Proiektua:Fisika/araudi proposamena-edo. Orri horretan taulatxu bat egin genezake (nik ez dakit), zutabe baten arazoa azaldu eta bestean araua; eta taularen azpian, artikuluen azpiatalen moduan, arazo bakoitzarentzako eztabaidarako tartea. Azalpena ulertzen ez bada esan lasai. --Pello, beldur barik 20:49, 2 Urria 2006 (UTC)

Artikuluak itzultzerako garaian, norbaitek ez badaki ingeles edo gaztelaniazko termino baten izena, honako helbide honetan kontsultatu daiteke: Terminologia banku publikoa. Bertan ez agertzekotan, eztabaida orri honetan ipini ahal genituzke gure zalantzak.--Janfri; idatzi lasai 18:28, 26 Abendua 2006 (UTC)

Orria orraztu dut bai euskara eta bai artikuluen izenaren aldetik ("a" organikoa idatzi edo ez... etab) eta uste dut behintzat hizkuntzari dagokionez nahiko ondo geratu dela orria. Janfri; idatzi lasai 20:49, 26 Abendua 2006 (UTC)

Milesker, Janfri. Orria wikipedian hasi berria nintzenean sortu nuen, a organikoaren arauei buruz ideiarik ez nuela eta aldatu beharra zegoelakoan nengoen, baina denporarik ezin topatu ;) Usogorri; (postontzia) 11:05, 7 Urtarrila 2007 (UTC)

Birrantolaketa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo denoi (orain asko gara ta). Uste dut wikiproiektuaren orria birmoldatu beharko dela, horrela zaila baita irakurlearentzako gauzak topatzea. Gainera aholkua eskatu nahi nizuen artikulu baten inguruan eta ez dakit non egin. Hemen aipatzen dut ez dakidalako wikipedia gauzak txukun idazten. --Pello, beldur barik 00:17, 5 Urtarrila 2007 (UTC)

Pello, nik wikiproiektua sortu nuenena hemendik fisika atari bat sortzearen ideiarekin egin nuen. Horregatik kategoriak goian agertzen dira. Denborarekin, sortu eta osatu beharreko zerrendak ere jarri genituen, eta azkenik egindako artikuluen zerrenda. Hala ere, zurekin bat nago, informazioa aurkitzea ez da erraza eta nik nahi nuen ataria sortzea ([honen antzekoa]) pentsatzen nuena baino askoz denpora gehiago darama. Lau garenez, denon artean buruan daukaguna eztabaidatu eta zeozer sortu dezakegu, ez?? Usogorri; (postontzia) 11:12, 7 Urtarrila 2007 (UTC)
Nire galdera zera da, wikiproiektu bat egoteak atari bat egotea eragozten al du? Ataria egon daiteke irakurleak informazioa era erraz batean aurkitu dezan... etab. Baina ezin dugu ahaztu, lan egiteko eta komunikatzeko erreminta bat ere behar dugula (wikiproiektua). Ataria eskaparate polita izan daiteke behin artikulu kantitate nahiko eta osatu bat lortzen dugunean, baina horrek ez du esan nahi, eskaparate atzeko tailerrean lan egin behar ez dugunik. Bi tresna desberdin moduan ikusten ditut. Ez da hala? -- Janfri; idatzi lasai 20:38, 10 Urtarrila 2007 (UTC)
Beno, atari bat ezin dugu hasi orain baino artikulu gehiago izaten ez ditugun arte, baina wikiproiektua nik beti atari hori sortzeko tresna bezala ikusi dut (eta behin eginda dagoela, ataria osatzeko eta antolatzeko, suposatzen det). Fisika wikiproiektua wikipediaren ideiarik gabe hasi nuen, baina orain gehiago gara, beraz informazioa aurkitzeko bide hobeago bat dagoela uste baduzu (nik ere horrela uste det), proposa ezazu lasai! Usogorri; (postontzia) 19:10, 11 Urtarrila 2007 (UTC)

Nik wikiproiektua fisikari buruzko artikuluak era koordinatu batean idazteko tresna moduan ikusten dut, helburu bakar horrekin. Gero, artikulu nahikoa dagoenean, atari bat egin nahi dugula? Primeran, baina ez dut ikusten atari bat egin BEHAR denik, hori nire ustez bigarren mailakoa baita. Lehenengo, nire aburuz, kalitatezko fisikari buruzko artikulu batzuk idaztean datza wikiproiektuaren helburu nagusia (behintzat ni ideia horrekin sartu nintzen bertan) eta ondoren ikusteke dago zein izan daitekeen artikulu horiek zabaltzeko metodorik onena (ataria barne sartuta noski). Laburbilduz, wikiproiektua koordinadora moduan ikusten dut eta ataria, koordinadora horren lana argitara eramaten duen atal moduan, ez bere osotasunean. Ea beste wikiproiektukideek zer uste duten -- Janfri; idatzi lasai 23:20, 12 Urtarrila 2007 (UTC)

Velocity/Speed[aldatu iturburu kodea]

Wikipedia:Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendan Azkartasuna eta Abiadura ikus daitezke. Hau ingelesez velocity eta speed-en arteko desberdintasunetik dator. Euskaraz, gaztelaniaz moduan ez da desberdintasun hori egiten, velocity aldiuneko abiadura moduan eta speed bataz besteko abiadura moduan adierazten baitira. Baina ez dira bi hitz desberdin jartzen. Hori dela eta, zerrenda horretatik azkartasuna artikulutik abiadurara egin dut REDIRECT bat.--Janfri; idatzi lasai 18:03, 6 Otsaila 2007 (UTC)

Itxura berri bat[aldatu iturburu kodea]

Itxura berri bat proposatu nahi nuke. Lankide:Pello/fisika wikiproiektua. Gauza batzuk aldatu behar dira, baina egingo dugu. Zer deritzozue? --Pello, beldur barik 16:50, 27 Urtarrila 2007 (UTC)

Chapeau pello, zure itxurara aldatzearen alde nago. Hala ere, erabilgarri izateko, kategorien koadroa gorago jarriko nuke nik, hain behean baino, zer deritzozue? --Janfri; idatzi lasai 18:03, 6 Otsaila 2007 (UTC)
fenomeno! Usogorri; (postontzia) 13:25, 7 Otsaila 2007 (UTC)
Nigatik ondo, Janfriri komentatu nion a ber ba al zegoen koadroetako zerrendak zuzean agertu ordez herramintaren batekin moztea eta adibidez hiru puntu (...) jartzea, hor sakatuz koadroa espanditzeko edo halako zerbait. Badakit flash erabili gabe nabigatzaileek holako gauzak onartzen dituztela, baina ez dakit zerbait antzekoa egin daitekeen wikipediako formatoa.--EnekoSanchez, Erradazu 14:40, 7 Otsaila 2007 (UTC)

Beno ba, aho batez onartuta pellok aurkeztutako diseinua, orain "migratzen" hasi beharko da. Noski, orri berriari ere egin ahal zaizkio aldaketak, hemen komentatuko direnak (liburuak, web orriak, artikuluak... gehitu). Gero, artikulu kopuru majo bat lortzean, nahi bada atari moduan ipini daiteke azalean...--Janfri; idatzi lasai 14:51, 7 Otsaila 2007 (UTC)

LIXTO!! Aldatuta!! --Janfri; idatzi lasai 20:43, 20 Otsaila 2007 (UTC)

Nabarmendutako artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Wikilankideok, pellok prestaturiko estetika honetan nabarmendutako artikuluentzako leku bat dagoela ikus dezakegu, interesgarria litzateke bertan guk eginiko artikulurik onenak jartzea. Proposamenik? --Janfri; idatzi lasai 18:18, 23 Otsaila 2007 (UTC)

Nire ustez Fisikaren historia artikulua jarri beharko genuke izan ere proiejtu hau fisikari buruz doa. --Wikitzultzailea; 29 Abendua 2016

Partiukulen infotaula bat[aldatu iturburu kodea]

Aupa denoi; partikula/antipartikula buruzko hainbat artikulu eratu nahi nituzke eta infotaula bat sortzea gustatuko litzaidake, inork badaki hau nola egin edo horrelako zeozer eginda dagoen edo ez? milesker Usogorri; (postontzia) 12:39, 23 Apirila 2007 (UTC)