Heteroptera

Wikipedia(e)tik
Zimitz» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Heteroptera
Bi zapatari
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Klasea: Insecta
Ordena: Hemiptera
Azpiordena: Heteroptera
Latreille, 1810

Heteroptera Hemiptera ordenaren barneko intsektu azpiordena da, 41 bat familia eta 30.000 espezie inguru hartzen dituena. Izen arrunta zimitza dute[1].

Espezie gehienek bi hego pareak desberdinak dituzte. Gainekoak hemielitroak dira: atal basala gogorra eta larrukara dute eta atal distala minzkara. Azpikoak, berriz, mintz meheko gardenak dira[2]. Geldirik daudelarik, bi hegal pareak bizkarrean gurutzaturik egoten dira. Aho-aparatua (moko edo estiletea deitua) zorrotza eta ziztatzaile-xurgatzailea da. Likidoz elikatzen dira: batzuk landareen fluidoez (izerdia, fruitu edo hazien edukia...) eta beste batzuk animalien fluidoez. Azken hauetako batzuk, ohe-zimitza eta Chagas-en gaixotasuna kutsatzen duen Triatoma infestans, esate baterako, parasitoak dira[3]

Metamorfosi bakuna dute (garapen paurometaboloa), gehienetan 5 ninfa aldirekin. Hirugarrenetik aurrera, apurka-apurka, hegoak agertzen zaizkie. Oso habitat desberdinetan bizi daitezke; gehienak ingurune lehortarretan (landareak, orbela, lurzorua) agertzen diren arren, beste batzuk ur gezatakoak edo itsastarrak dira[4] .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heteroptera Aldatu lotura Wikidatan
  1. Zimitz Euskalterm. Euskara.euskadi.net
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Miren PEÑA: Elkarrizketa Santiago Pagolarekin Heteropterus, 8. zenbakia, 2002ko uztaila. Gipuzkoako Entomologia Elkartea. Heteropterus.org
  4. Luis MATA, Marta GOULA: Clave de Familias de Heterópteros de la Península Ibérica Departament Biologia Animal, Facultat de Biologia, Universitat de Barcelona. Ub.edu