Zutarri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zutarria Belle-Île uhartean (Bretainia).

Zutarria lurrean tente jarritako harri bat da, oroigarri. Ohi, monolitikoak izaten dira, harri eta tamaina ezberdinetakoak, eta batzuk garaiera handia izan dezakete.

Batzuetan testuak, zeinuak, ikurrak eta irudiak zizelkatzen ziren, bere kokapenaren arrazoia azalduz. Horrela, arkeologo eta historialarientzako dokumentu garrantzitsuak dira.

Hainbat garaitan eta kulturatan ohiko oroigarria izan da. Euskal Herrian eta Europa mendebaldean ohikoak dira Harri Aroan altxatakoak.

Eduki-taula

[aldatu] Harri Aroan

Zutarriak edo iruinarriak oso ohikoa izan ziren Harri Aroan. Nazioartean bretainierazko Menhir hitza erabiltzen da (maen, "harria", eta hir, "luzea"), nahiz eta hizkuntza horretan Peulvan erabili.

Zutarrien tamaina, oso ezberdina izan daiteke bat eta beste baten artean. Bi metrotik gorakoak oso ugariak dira. Batzuk, 5 metro baino gehiago ere neurtzen dute. Beste batzuk, ordea, txikiagoak dira, eta ez dira metro betera ere heltzen. Zutarrien forma ere oso aldagarria da. Batzuk, lauki edo laukiluze formakoak dira. Beste batzuk, berriz, jostorratz formakoak dira.

Harri aroan, zutarriak, gizakiek erabiltzen zituzten, eguzkia gurtzeko. Zutarriak, ohi, trikuharriak eraikitzeko ere erabiltzen ziren, baita hauekin zerikusia duten beste eraikin batzuk ere, hala nola, harrespilak.

[aldatu] Euskal Herrian

[aldatu] Nazioartean

[aldatu] Fikzioan

Zutarriak, oso ohikoak dira Asterixen istorioetan. Egia esan, bere abentura guztietan, Obelix beti agertzen da, uneren batean, zutarri bat eskuetan duela.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Zutarri
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak