Txirrin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txirrin-kuskua edo botoia, sakatzekoa.
Txirrin tipiko baten soinua.
Txirrin elektrikoa jotzen.
Atezain automatikoa.

Txirrina ateetan egoten den gailu mekaniko edo elektrikoa da, sarrera-ate baten kanpoko aldetik dagoena (ostatua, bulegoa, denda, etab.), zeina bisitariek sakatzen duten (botoi edo txirrin-kuskua sakatuz[1]) eta horrek eraginda barruan soinua entzuten den, norbait atean delako ohartarazle.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Murdoch asmatzaile eskoziarrak bere asmakuntza batzuk bere etxean bertan probatzen zituen (1817an Birminghamen eraikia); horietako bat txirrin zaratatsu bat izan zen, aire konprimituko sistema batekin funtzionatzen zuena.[2] Txirrin elektrikoaren aitzindari bat, kable elektriko baten bidez urrunetik eragin zitekeen tinbrea, Joseph Henryk asmatu zuen 1831 aldera. 1900. urtetik aurrera, txirrin elektrikoak arrunt bihurtu ziren.

21. mendekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

21. mendean, etxebizitzen eraikinetan, oro har, txirrin-sistema bikoitza dago:

  • eraikinaren oinean, agian atondoan, apartamentu guztien txirrinen taula (normalean ate eta solairuari lotuta); atezain automatikoa deitu ohi duguna.
  • gero, beste txirrin bat apartamentu bakoitzaren atean.

Kanpoko txirrina interkomunikatzaile batekin edo bideofono batekin lotzen da batzuetan, etxekoek bisitariak identifikatu eta bisitaren objektua ezagutu ahal izateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Sonnette (porte)» artikulutik itzulia izan da, 2022-06-08 data duen 194380548 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-06-08 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]