Bilboko Udal Liburutegiak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bilboko Udal Liburutegien Sareak (BULS) liburutegi publikoen zerbitzua eskaintzen du hiriko auzoetan eta barrutietan, nahi duen ororentzat. Informazioaren, prestakuntzaren eta aisiaren arloko premiak asetzea du helburu, irakurzaletasuna eta teknologia berrien erabilera sustatuta eta garrantzi berezia emanda bertako informazioari.

17 liburutegiek osatutako Sareak:

  • Aholku eta arreta pertsonalizatua ematen du, pertsonen interesekoa den edozein gairi buruzko informazio bilaketan.
  • Pertsonen eskura jartzen du euskarri desberdinetako 500.000 bolumen: liburuak, aldizkariak, CDak, DVDak. Bilduma horrek espezialitate-arlo guztiak hartzen ditu eta etengabe eguneratzen da; horrela, iinteresekoak diren materialak liburutegian bertan kontsultatu edo, nahiago izanez gero, maileguan eraman daitezke.
  • Ikastaroak eta bisitak programatzen ditu liburutegietako zerbitzuak eta eskuragarri dauden informazio-baliabideak ezagutzera emateko, teknologia berrietara hurbiltzeko: Internet, datu-baseak eta gure katalogo informatizatua.
  • Jarduera kulturalak, hitzaldiak, tailerrak eta abarrak antolatzen ditu.
  • Internet, ofimatika eta datu-baseetarako sarbidea ematen du.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemeroteka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur eguneko egunkariak eta aldizakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Udal Liburutegi guztietan dago hemeroteka zerbitzua. Bertan egunkariak eta aldizkariak eskaintzen dira. Aleak urtebete gordetzen dira, liburutegian bertan kontsultatu ahal izateko.

Aldizkariak maileguan hartu ahal dira baina jasotako azken zenbakia ezin da maileguan hartu. Aldizkarien mailegua liburutegi guztietan eskaintzen da, San Ignazio eta Bidebarrietako liburutegietan izan ezik. Hauetan ez dira aldizkariak mailegatzen.

Prentsa historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egunekoak ez diren 1.400 egunkari eta aldizkari-titulu baino gehiago ditu, balio nabaria dutenak hainbat ikerketa alorretan. Hauen artean: - izen handiko argitalpen profesionalak, - antzinako argitalpenak, - Bilbori buruzkoak edo Bilbon argitaratu direnak.

Balio bereziko argitalpen hauek liburutegiko Erreserba Funtsaren parte dira eta babes berezia ematen zaie. Kontsultatu nahi dituenak Bidebarrietan idatziz egin behar du eskaria eta hitzordua eskatu.

1.958. urtea baino lehenagokoak ezin dira fotokopiatu. Liburutegiak kopia bereziak egiten ditu: kopia digitalak, mikrofilmean, etab. Kopia bereziak nahi dituenak Bidebarrietan idatziz eskatu behar du.

Internet bidez maileguak berritu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazioa eta orientabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneterako sarbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreprografia eta tarifak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

e-Liburutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur liburutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon hamazazpi udal liburutegi daude, udalerriko barruti guztietan.

Deustu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Deustuko Liburutegia Agirre Lehendakariaren etorbidearen 42an dago. 1998an sortu zen.
  • San Ignazioko Liburutegia Agirre Lehendakariaren etorbidearen 170ean dago. 1966an sortu zen.

Uribarri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Castañoseko Liburutegia Castañoseko 11n dago. 2009an sortu zen.
  • Zurbaranbarriko Liburutegia Iturriondo plazaren 2an dago. 1998an sortu zen.

Otxarkoaga-Txurdinaga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Otxarkoagako Libuturegia Pau Casals etorbidearen 19an dago. 1966an sortu zen.

Begoña[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Begoñako Liburutegia Club Deportivo Zirko Amateurren 2an dago. 1997an sortu zen.

Ibaiondo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bidebarrietako Liburutegi Nagusia Bidebarrieta 2an dago. 1877an sortu zen.
  • Buiako Liburutegia Buiaren 140ean dago.
  • Ibaialdeko Liburutegia Ibaialderen 3an dago, La Peña auzoko azoka zaharrean.
  • San Adriango Liburutegia San Adriango etorbidearen 34ean dago. 1988an sortu zen.
  • San Frantziskoko Liburutegia Mariaren Bihotzaren plazaren 2an dago. 2001ean sortu zen.
  • Zabalako Liburutegia Bruno Mauricio Zabaleren 41ean dago. 1992an sortu zen.
  • Zazpikaleak. Haur Liburutegia.

Rekalde[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iralako Liburutegia Giñako estradaren 2an dago. 1989an sortu zen.
  • Errekaldeko Liburutegia Altube zeharkalearen 6an dago. 2012an sortu zen.

Basurtu-Zorrotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zorrozako Liburutegia Fray Juan 35ean dago. 1990ean sortu zen.
  • Basurtuko Liburutegia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [1], Bilboko Udal Liburutegiak.
  • [2], Bilboko Udal Liburutegia (Otxarkoaga) sortzeko agindua, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratua.
  • [3], Bilboko Udal Liburutegia (San Ignazio) sortzeko agindua, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratua.