Bizantzio

Koordenatuak: 41°00′48″N 28°59′01″E / 41.01342°N 28.98364°E / 41.01342; 28.98364
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizantzio
Datu orokorrak
Motahiri, antzinako hiri eta Polis
EponimoaBizas
Geografia
Map
Koordenatuak41°00′48″N 28°59′01″E / 41.01342°N 28.98364°E / 41.01342; 28.98364
Mendizaletasuna

Bizantzio[1] (grezieraz: Βυζάντιον) oraingo Istanbul hiriaren antzinako izena izan zen. Konstantinopla izena ere hartu zuen aurrerago.

Kolonia Grekoa antzinatik, Konstantino I.a Handia enperadoreak 330 urtean birsortu zuen, hortik Konstantinopla izena. Erromatar Inperioaren garaian, eta mendebaldeko inperioaren gainbeheraren ondoren, kultura klasikoaren erdigunea izan zen eta ekialdeko inperioaren edo inperio bizantziarraren hiriburua.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizantzioko urrezko txanpona (610-641). Valentziako Historiaurreko Museoa

Bosforo itsasartearen ur-ertzean sortua izan zen, Megaratik etorritako kolono batzuen eskutik, K.a. 660an. Kolonia greziar izendatua izan zen, izena Bizas errege sortzailearen omenez jarri zioten. Leku estrategiko batean zegoen, bertatik nabigazioa kontrola baitzezaketen, Europa ekialdea, Balkanak, Egeo itsasoa, Afrika iparraldea (baita Egipto ere) eta Asia Txikia. Hala ere, lurreko kokalekua ez zen hain egokia, baina behintzat itsasozko Pontoko sarrera kontrolatzen zuten. Hori dela eta, inor ezin zuen igaro baimena eskatu gabe. Pontoko aldea oso aberatsa zen abeltzaintza produktuetan, esklabo eta bestelako jangaietan: (eztia, erle-argizaria, arrain gazia, ardo eta gari mota asko, besteak beste).

Denboran zehar, herrialde hau pertsiarren esku egon zen, hauek okupatu zuten, eta suntsitu, K.a. V. mende inguruan.

Espartako Pausaniasek berreskuratu zuen K.a. 479an eta K.a. 478. urtean berreraikitzen hasi. Geroago bere kontrolagatik Atenaskoen kontra leihatu zen. Azkenean Atenaskoek K.a. 409an hiria hartu zuten, baina K.a. 405an egotzi zituzten, K.a. 390 berriz Atenaskoen eskuetara bueltatzeko. K.a. 336 eta K.a. 323 urteen artean mazedoniarren esku egon zen, Alexandro Handiaren inperioaren esku. Honen ondoren, hiriak independentzia apur bat lortu zuen, K.a. 279an izan ezik, zeltek Trazia konkistatu zutelako, eta hauek Bizantziori zerga batzuk ezarri zizkioten.

K.a. 191n hiria Erromaren aliatu izatera iragan zen, hauek hiri libretzat onartu zuten. Hala ere, K.a. 100. urtean Erromatar Inperioren menpe erori zen.

194ean, Bizantzio gaztazka baten erdian gertatu zen, Erromako Luzio Septimio Severo eta Kaio Peszenio Nigeren artean, eta azken honen alde hartu zuen parte. Honen ondorioz Severok hiria setiatu zuen. Hiru urtez iraun zuen setioak, eta Severo asko haserrearazi zuen honek; azkenean errenditu zirenean, dena arpilatu zuten eta harresiak suntsitu.

Baina 262 urtean berriz sortu zuen Galieno enperadorea hiriarekin sartu gero segituan berriz birsortzeko.

K. a. 279an Balkanetako inbasio zelta bat, Traziaraino Komontorioren agindupean sartu zena, Bizantzio inguruan finkatu zen, eta bertako biztanleak muturreko neurrien mende ezarri zituen. Euren lurrak, barbaroek mehatxatzen zituzten hondamendietatik erreskatatzeko, Bizantziori urteroko zerga bat ezarri zioten urrezko txanponetan, handituz joan zena (3.000 hasieran, ondoren 5.000, eta 10.000 gero), eta, azkenik, 80 talentutan ezarri zena, traziarrek galatak suntsitu zituzten arte.

Kopuru hori ordaintzeko, Bizantziok, Bosforotik igarotzeko zerga edo bidesari bat ezarri behar izan zuen, Rodasen aurkako gerra eragin zuena (Polibiok kontsignatua), Bizantzio Pergamoren aliatua izan zen gerra. Bitinia Rodasena izan zen bitartean, bizantziarrek Tibetesen alde egin zuten, tronua erreklamatu zuena (Prusias I.a Bitiniakoaren osaba bat). Baina Prusiasek Bizantzioren jabetzak hartu zituen Asiako kostaldean, traziarrek europar zatian presioa egiten jarraitu zuten bitartean; bakea K. a. 219an sinatu zen, Galiako erregearen bitartekaritzarekin, eta Bizantziorentzat kaltegarria izan zen.[2]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]