Edukira joan

El Amparo jatetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
El Amparo Jatetxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaSan Frantzisko (Bilbo) eta Bilbo
Historia eta erabilera
Inaugurazioa1879
JabeaAzkarai Egileor ahizpak
Kontaktua
HelbideaCalle Concepción, 3, Bilbao

El Amparo Bilboko jatetxea bat izan zen, Bizkaiko Lurralde Historikoan, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, San Frantzisko auzoaren eta Zabala auzoaren arteko mugan zegoena, Kontzezio kaleko 3. zenbakian.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatetxea etxetzar zahar eta soil batean zegoen. Aurretik Francisco de Olabarriagak eta haren emazte Marcelina Egillorrek gobernatutako ostatua izan zen. 1704an Jose Antonio de Olalde jaunarena zen, Bizkaiko Jaurerriko Diputatu Nagusiarena, eta Amparo izenarekin agertzen zen 1796an, Jose Antonio Olalsu eta Jose Antonio Eguillor egoiliar zirela. Lehen solairuan sukaldea eta jantokia zeuden, eta bigarrenean familiaren etxebizitza.[1][2][3]

"Amparo" izena Amabirjinaren (Nuestra Señora del Amparo) ospitalea etxetik gertu, Abandoko Errepublika zaharrean, zegoelako hartu zuen.[4] Denboran zehar ospitalea, emakumeen kartzela, udal biltegia, eskola publikoa eta jatetxea izan zen.[3][5]

Bilboko kanpoaldean zegoen Amparo, Goi Auzoak deiturikoetan. Auzo horiek ez ziren erraz iristeko modukoak, ezta ospe onekoak ere. Alde batetik trenbidea eta bestetik meatzeak zeuden, baratzez gain, Gorte kalearen azken zatia ez baitzen oraindik existitzen. Horrek guztiak ez zuen eragozten mota eta baldintza guztietako bezeroak etortzea..[1][4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azcaray Eguileor ahizpak, Vicenta (1866-1918), Úrsula (1870-1929) eta Sira (1876-1928) hiru sukaldari izan ziren. El Amparo familia-jatetxearen ardura hartu ondoren, historia egin zuten euskal sukaldaritza kanonikoaren oinarriak ezarriz. Eskuz idatzitako errezetak 1930ean jaso eta argitaratu ziren El Amparo: sus plato clásicos liburuan.[1][2][6]

Errezeta-liburuaren azala

Sebastian Azkarai eta Felipa Egileorrek, aurrekoen gurasoak, lehen taberna bat izan zuten Kontzezio kaleko 11. zenbakian, Mena auzoan, garai hartan ingurua deitzen zen bezala, baina laster txikiegi egin zitzaien. Ondoren, Txinostra txakolina jarriko zen bertan. 1879an Azkarai-Egileor familia Kontzezio kaleko 3. zenbakira aldatu zen jatetxe bat irekitzeko.[1][2][7][8][9][10]

1918ko gripeak Bilbo jo zuen, eta urriaren 10etik 20ra bitartean 373 pertsona hil ziren. Biktimetako bat Vicenta izan zen, Azkarai ahizpetan zaharrena, urriaren 16an, 52 urte zituela. Lokalean desinfekzioak egin arren, bezeroek Goi Auzoetara joateari utzi zioten, bertan kalte handiak izan baitziren. Izurriteak eta auzoaren gainbeherak, sukaldari nagusiaren heriotzarekin batera, jatetxea ixtera behartu zuten.[1][2]

1928ko martxoaren 25ean Sira 52 urterekin hil zen eta urtebete beranduago, 1929an Ursula 60 urterekin. Enrique Azkarai, Marciala de Oruetaren alarguna eta aurrekoen neba, El Amparon bizitzen jarraitu zuen 1935eko otsailaren 6ra arte. Egun horretan zendu zen 71 urte zituela, eta Azkarai-Egileor familia desagertu zen, seme-alabarik ez zegoelako. Eraikina etxebizitzetarako banatu zen, jatetxearen aztarnarik utzi gabe, eta beheko solairuan Mijangosen odolkien fabrika ezarri zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Garzón Sáez, José. (Junio 2004). «Historia del restaurante El Amparo» Revista Bilbao.
  2. a b c d Azcaray Eguileor, Vicenta, Úrsula, Sira. .
  3. a b (Gaztelaniaz) «Bilbo zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak Egitamu Komunitario - ZABALA: IZAERA PROPIOA DUEN ESPAZIOA» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  4. a b ARLUCEA, ANA VEGA PÉREZ DE. (2018-03-05). «El Amparo y las hermanas que cortaron el bacalao» El Correo.
  5. Sánchez Tirado, José Manuel. (marzo 2006). «El Amparo» Revista Bilbao.
  6. ««El Amparo»: sus platos clásicos» realacademiadegastronomia.com.
  7. «Vicenta Azcaray y Eguileor | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es.
  8. Macias Muñoz, Maria Olga. (2019). «Una nueva cultura en torno al txakoli (s. XIX): los txakolíes de Bilbao» Zainak. Cuadernos de Antropología-Etnografía.
  9. «Bilbaopedia - Mena. Calle» www.bilbaopedia.info.
  10. Arlucea, Ana Vega Pérez de. (2019-04-13). «Una despedida de soltero en El Amparo» El Correo.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]