Edukira joan

Ingude

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ingude (argipena)».
Errementari bat gori-gori jarritako metalezko pieza bat lantzen.

Ingudea errementaritzako lanabesa da. Tenplatutako gainazala duen metalezko bloke bat da, lurrean finko edo euskarriren batean tinkatuta ezartzen dena, eta bere gainean beste metalezko elementu batzuk moldatzeko erabiltzen dena.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitza latinezko incude(m) hitzetik dator, baina tokian tokiko aldaera asko ditu euskararen eremuan[1]: enkude, inguda, txinburi, txingura, txungurre, ukude, ungide, unguru, ünküdü, jungura, xingudi, xinguri, zinguri...

Motak eta erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingude ohikoena pieza handi eta astuna da, burdina eta altzairua forjatzeko erabilia. Gori-gori berotutako metala gainean jartzen zaio eta mailu batez kolpekatuz metalari itxura ematen zaio.

Beste ingude txikiago batzuk daude. Barrikagileek erabilitakoa T formakoa izan ohi da, eta forma horretatik eratorritakoak ingude altxatzeko herri kirolean erabiltzen dira. Sega-ingude edo sega pikatzeko ingudea, berriz, are txikiagoa da, segalariak aldean eramateko modukoa: jotzeko duen goiko partea txikia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia. «OEH - Bilaketa - Ingude» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]