Leontyne Price

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leontyne Price

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Violet Leontyne Price
JaiotzaLaurel (Mississippi)1927ko otsailaren 10a (97 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Familia
Ezkontidea(k)William Warfield (en) Itzuli  (1952 -  1973)
Hezkuntza
HeziketaJuilliard School (en) Itzuli
Central State University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Lantokia(k)New York
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoaopera
herri-musika
Ahots motasopranoa
DiskoetxeaRCA Victor

IMDB: nm0697005 Allmovie: p57785 IBDB: 56584
Facebook: LeontynePrice Spotify: 3Qh7r2c4JWTmRLH3swU9dC iTunes: 79558 Musicbrainz: 9a25e564-7c23-4edd-b0ea-df7a0fc6701a Songkick: 133892 Discogs: 882019 Allmusic: mn0000591857 Edit the value on Wikidata

Leontyne Price —jaiotza-izena: Mary Violet Price— (Laurel, Mississippi, Ameriketako Estatu Batuak, 1927ko otsailaren 10a) sopranoa da, eta Verdiren operen interpretazioagatik da ezaguna, bereziki Aidarenangatik, gerraostean bere egin baitzuen. Operan, nazioarteko ospea lortu duen lehen abeslari afroamerikarra da[1][2].

Pricek, izan ere, Central State Universityn ikasi zuen, eta, gero, Juilliard-en (cum laude notaz graduatuz). Operan, Verdiren Falstaff obran, Mistress Ford-en paperarekin debutatu zuen. Emanaldia entzun ondoren, Virgil Thomsonek Four Saints in Three Acts (Lau santu hiru ekitalditan) eszenaratzeko kontratatu zuen debut-bira hasi aurretik; Gershwin-en Porgy and Bessen berriz emate arrakastatsua ere egin zuen (William Warfield senarrarekin batera). Ondoren, kontzertu ugari eman zituen, baita Kongresuko Liburutegian Samuel Barber konpositorearekin, piano jotzaile gisa, emandako errezitaldia ere. 1955ean, Pucciniren Tosca telebistaz emandako interpretazioaz gain, San Frantziskoko operan Dialogues des Carmélites, Poulenc-ena, eta Aida obrek ezagutarazi zuten nazioartean. Aidarekin, munduko opera-antzoki nagusi askotan kantatu zuen, 1961ean Metropolitan Operan (Met) egindako debut arrakastatsuaren aurretik, Verdiren Il trovatoreko (Trobalaria) Leonora paperean. Bere ibilbidearekin jarraitu zuen, eta, hogei urtez, hainbat operaren protagonista izan zen. Horrek XX. mendeko interprete nagusien artean kokatu zuen. Obra horietako bat Barberren Antony and Cleopatra (Antonio eta Kleopatra) izan zen, mundu osoko estreinaldia protagonizatu baitzuen. 1985ean, agur esan zion Metropolitan Operari Aidarekin[3].

Soprano liriko spintoa (liriko bultzatua), bere interpretazio musikalak sotilak ziren, baina, sarritan, emanaldia eklipsatzen zuten[3]. Mozart eta Pucciniren operetan egindako interpretazioengatik nabarmendu zen, baita Kleopatra interpretatzeagatik Haendelen Giulio Cesaren eta Popea Monteverdiren L'incoronazione di Poppean ere. Hala ere, Giuseppe Verdiren «garai erdiko» operak dira, oraindik ere, garaipenik handienak: Aida, Il trovatoreren Leonorak eta La forza del destino, baita Un ballo in mascheran Ameliaren paperean ere. Obra horietan eta Mozart eta Pucciniren operatan egindako interpretazioak bere grabazio ugarietan gordetzen dira.

Operatik erretiratu ondoren, Pricek errezitaldietan eta orkestra-kontzertuak ematen jarraitu zuen, 1997 arte. Horren ondoren, erretirotik aterako zen ekitaldi berezietan kantatzeko, hala nola irailaren 11ko atentatuen biktimen omenezko kontzertuan, Carnegie Hallen, 2001ean. Ohore eta sari askoren artean, 1964ko Askatasunaren Domina Presidentziala eta 13 Grammy Sariak[4][5].

Bizitza eta ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Violet Leontyne Price Laurelen jaio zen, 1927ko otsailaren 10ean[6][3]. Priceren bi aitona-amonak ministro-metodista izan ziren Mississippiko eliza beltzetan, eta bere eliza-koruan kantatzen zuen. Hezkuntza eta Arte Industrialen Eskolan (orain Central State College) graduatu zenean, abeslari gisa karrera egitea erabaki zuen. Adiskide baten diru-laguntzari esker, New Yorkeko Juilliard eskolan ikasi zuen lau urtez. [1] Aita, James Anthony, arotza zen, eta ama, Katherine Baker Price, emagina zen[6]. Familia, erabat erlijiosoa, ministro metodisten seme-alabak biak[7]; amak bakarlari gisa abesten zuen elizako koruan, eta aitak tuba jotzen zuen elizako bandan[8].​ Anaia, anaia bakarra, George, bi urte geroago jaio zen[6].​ Musikarekiko afinitate naturala erakutsi zuen adin goiztiarrean, eta, hiru urte eta erdi zituela piano-eskolak hartzen hasi zen Hattie McInnisekin, bertako piano-jotzailearekin[9]. Hasieran, jostailuzko piano batean jotzen zuen, baina, handik bost urtera, gurasoek fonografo familiarra piano bertikal batengatik aldatu zuten[9].​ Bien bitartean, zortzi urte zituela, Alexander eta Elizabeth Chisholmen etxea bisitatzen hasi zen, Leontyneren izebak garbitzaile gisa lan egiten zuen familia zuri aberats batena[10]. Leontyne eta George Chisholm familiako Jean eta Peggy alaba nagusien lagun onak egin ziren, eta Chisholm andreak Leontyne animatu zuen pianoa jotzera eta kantatzera, eta sarritan gonbidatu zuen etxeko festetan kantatzera[9].​ 9 urte zituela, txangoan eraman zuten Marian Anderson entzutera Jacksonen emandako emanaldi batean. Esperientzia musika klasikoarekin izandako lehen harreman esanguratsua izan zen, eta geroago gogoratu zuen «orduko aura guztiak sekulako eragina izan zuen niregan, bereziki abeslariaren duintasunean eta, jakina, haren ahotsa»[8].​ Zenbait iruzkingilek diote gertaera horrek musika-ibilbide baterako interesa piztu zuela Pricerengan[11][7][8]. Nerabezaroan, Price Oak Park Vocational High Schoolera joan zen, eta, han, animatzaile eta salutatorian izan zen[9].​ Aparteko dirua irabazten zuen hiletetan eta gizarte-ekitaldietan kantatuz.

Price 1951n

Mississippi oso banandua zegoen garai hartan, arrazaz, eta Jim Crow legeen[11] mende zegoen. Horregatik, emakume beltza izanik, egin zezakeen musika-karrera bakarra irakaslearena zen[7]. Musika-hezkuntzako ikasketak Central State Universityn hasi zituen, Wilberforceko (Ohio)[12] historikoki beltzentzat zen eskola batean.​ Hala ere, unibertsitateko errektorearen aholkuz[9] eta abesbatza batean maiz kantatu ondoren, espezialitatez aldatu, eta kantura igaro zen, bere hirugarren urtean[13]. Klase magistraletan ere parte hartu zuen, bat 1948an Paul Robeson baxu izendunarekin barne, Antioch Collegen[9]. Robeson txundituta geratu zen Priceren ahotsarekin, eta, Juilliard-en matrikulatu nahi zuela jakin zuenean, Central Stateko administratzaileekin lankidetzan aritu zen ongintzazko kontzertu bat antolatzeko eta haren matrikularako dirua biltzen laguntzeko[9]. Chisholmtarrek ere Price laguntzen jarraitu zuten, eta Juilliard eskolarentzat behar zen diruaren zatirik handiena eman zuten[9].

Florence Page Kimballen estudioan sartu zen 1948ko udazkenean. Urte hartan, Juilliard-en ikasten ari zela, Harlem YWCAn bizi izan zen, emakume beltzei irekitako ostatu segurua eta eskuragarria baitzen[14].​ Bigarren urtean, Metropolitanaren plateatik, Ljuba Welitsch entzun zuen Salome kantatzen, eta operak liluratu zuen. 1950eko udazkenean, Price Juilliard-en Opera Tailerrean sartu zen, eta paper txikiak kantatu zituen Mozarten Flauta Magikoaren tailerrean (Lehen dama) eta Pucciniren Gianni Schicchin (Izeba Nella). 1951ko udan, Tanglewoodeko Berkshire Music Center opera-programan izena eman zuen, eta Straussen Ariadna auf Naxos obraren Ariadna kantatu zuen (bigarren zerrenda)[15].

Soprano ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1952-1954 urteetan, Gershwinen Porgy and Bess operako Bess pertsonaia interpretatu zuen mundu osoan. 1955ean, Pucciniren Tosca antzeztu zuen telebistan; hura izan zen kantari beltz batek telebistan abesten zuen lehen aldia. 1957an, San Frantziskoko operan abestu zuen lehenengoz. Garai hartako soprano liriko famatuen bihurtu zen Estatu Batuetan. 1959an, Vienan egin zuen aurkezpena arrakasta handiz, eta, Milango Scalan, hurrengo urtean. 1961ean, New Yorkeko ''Metropolitan Opera''n egin zuen aurkezpena, Verdiren Il trovatore operako Leonora pertsonaiarekin. Harrezkero, Metropolitan operako soprano nagusietako bat bihurtu zen. Haendel, Mozart, Verdi, Bizet eta Puccini izan ziren Priceren errepertorioko musikagile nagusiak.[16][17]

Agertokira sartzen zarenean, dena ondo dago. Ederrena sentitzen naiz, osoa, betea. Horregatik uste dut gure bizitza pertsonaleko aferek ez dutela funtzionatzen konprometitu gabeko karrerako emakumeon kasuan. Pertsona batek ezin dizu eman milaka pertsonek ematen dizuten sentsazioa.(Leontyne Price)[18]

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958an, Herbert von Karajanek, miresle sutsuak, gonbidatu zuen Vienako Estatu Operan Aidaren paperarekin Europan debuta egiteko.

Karajan eta Price, gainerako ibilbide osoan zehar, elkarrekin arituko dira lanean antzoki (nabarmena da Il Trovatore 1962ko Salzburgoko Musikaldian aurkeztu izana Franco Corelli eta Giulietta Simionatorekin batera), errezitaldi eta grabaziotan (bereziki, La Scalan grabatutako Verdiren Requiema Luciano Pavarotti gaztearekin, Tosca eta Carmen).

1958ko uztailaren 2an, Pricek debuta egin zuen Covent Gardeneko Royal Opera Housen. Bi urte geroago, 1960ko maiatzaren 21ean, Milango La Scalan egin zuen debuta, Aidaren paperarekin; historikoa da, Price izan baitzen Milanen paper nagusi bat interpretatzen zuen lehen abeslari beltza.

Metropolitan Operan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtebete geroago, 1961eko urtarrilaren 27an, Leontyne New Yorkeko Metropolitan Operan hasi zen, Il Trovatoreren antzezpen ospetsu batekin. Gau horretan, 42 minutuz egin zioten txalo, Metaren historiako luzeenetako bat. Urte askoan, Price New Yorken kantatu zuen, eta 200 funtzio bete zituen debutaren eta erretiroaren artean, 16 pertsonaia ezberdinen paperak kantatu ondoren.

New York Times-eko Harold Schonberg kritikariak hau idatzi zuen: «Haren ahotsa itzala zen, eta aberatsa, tonu baxuetan; oso erregularra, erregistro batetik bestera igarotzean, eta purua makularik gabe eta belusduna tonu altuetan». Price ez zen Met-en kantatu zuen lehen beltza izan —Marian Andersonek arrazagatiko intolerantzia hautsi zuen 1955eko urtarrilaren 7an, Un ballo in maschera obran, Ulrikaren paperean—, baina opera-izar handi bihurtu zen lehena izan zen. Haren igoerak 60ko hamarkadako AEBko beltzen lorpenak sinbolizatu zituen, lirikako beste izar beltz batzuen igoerarekin batera: Grace Bumbry, Martina Arroyo, Reri Grist eta Shirley Verrett, zeineri, gero, Jessye Norman, Barbara Hendricks eta Kathleen Battle gehituko zitzaiekeen.

1966an, Price Met-era itzuli zen, Kleopatra kantatzera, Samuel Barberriren Anthony and Cleopatra operaren estreinaldian. Ekoizpena New Yorkeko Lincoln Center-en antzerki berria inauguratzeko balio izan zuen, eta ez zen ongi hartua izan, Franco Zeffirelliren produkzioarekin izandako arazoengatik.

Azkenik, Mozart, Puccini eta Richard Strauss ere sartu zituen bere errepertorioan. Hala ere, paper verdiarrengatik jarraituko zuen aitortua izaten. Opera-aria eta kantuekin ere eskaini zituen errezitalak.

Metropolitanen mendeurreneko gala ixteaz arduratu zen, Luciano Pavarottirekin Ballo in mascheraren duo batean. Zortzi orduko maratoia itxi zuen, non munduko kantari garrantzitsu guztiek desfilatu zuten.

Price 1985ean erretiratu zen opera eszenatokitik, Aída Met-en kantatuz. Errezitaldiak ematen jarraitu zuen 1990eko hamarkada arte.

1991n Carnegie Hall-eko Mendeurreneko Galan agertu zen berriro, Richard Straussen Egiptoko Helenaren «Zweite Braunacht» aria kantatzeko.

Leontyne Price, Bessen paperean karakterizatua, George Gershwinen Porgy and Bess operako protagonista. Carl Van Vechtenen argazkia (1953).

Erretiratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko irailean, erretirotik atera zen Carnegie Hallen agerpen gogoangarria egiteko, Dorre Bikien aurkako erasoen biktimen omenezko kontzertu batean, God bless America kantatuz.

2008ko urtarrilean, Metropolitan Opera Guildek emandako Opera News saria jaso zuen.

Leontyne Price Greenwich Villagen bizi da, New Yorken.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Whitney Houston abeslariaren senide da. [19]
  • 1966. urtean, Woody Allenek, oraindik ezezaguna eta What's Up Tiger Lily? lehen filma estreinatu berri zuenak, What's my line gaueko saio famatuan, non gonbidatuek, begiak estalita, aurrean zutena asmatu beharra zuten, Price errekonozitu zuen.[20]
  • Marian Anderson izan zen, 1955ean, New Yorkeko Metropolitan Opera Houseko eszenatokira igo zen lehen abeslari afroamerikarra, baina Price izan zen ospea lortu, eta, NBCko telebista-ekoizpen batean, protagonista izan zen lehen soprano beltza (Tosca, 1955ean). Horrek mugarria suposatu zuen gorroto eta indarkeria arrazistak indarrean zituen gizarte estatubatuarrarentzat: agerpen gogoangarriaren ondoren, ikus-entzule askoren protestak eta ezeztapenak gertatu ziren.[21]

Arrakastan: lorpenek ez dute kolorerik. (Leontyne Price)[18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Leontyne Price | Biography, Opera, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  2. «Leontyne Price» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  3. a b c Blyth 2009.
  4. «Leontyne Price | Artist | GRAMMY.com» grammy.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  5. WQXR-FM' 2018.
  6. a b c Story 1990, 103 orr. .
  7. a b c Oxford African American Studies Center 2006.
  8. a b c Gramophone 2017.
  9. a b c d e f g h Story 1990, 105 orr. .
  10. Story 1990, 104-105 orr. .
  11. a b WQXR-FM 2018.
  12. & Driscoll n.d.
  13. Chotzinoff 1964, 84 orr. .
  14. Weisenfeld, Judith. (1994). «The Harlem YWCA and the Secular City, 1904-1945» Journal of Women's History 6 (3): 62–78.  doi:10.1353/jowh.2010.0312. ISSN 1527-2036. (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).:72or
  15. (Ingelesez) «The Met's Season» Washington Post 2023-12-20 ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  16. (Ingelesez) «Leontyne Price | Kennedy Center» The Kennedy Center (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  17. (Ingelesez) «The Essential Leontyne Price» www.sfcv.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  18. a b «Leontyne Price Biography» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  19. (Ingelesez) Alex, Brenda; er. (2022-08-12). «Whitney Houston's Cousin Is a Famous Opera Singer» Showbiz Cheat Sheet (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  20. (Gaztelaniaz) Lahoz, Gonzalo. «Leontyne Price: 90 años de la cálida voz de terciopelo» Platea Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
  21. (Gaztelaniaz) «Leontyne Price, el canto voluptuoso» Ópera Actual (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).

Aipatutako iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak
Albisteak eta entziklopedia artikuluak

Irakurketa gehiago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak
  • Sir Rudolf Bing, 5,000 Nights at the Opera: The Memoirs of Sir Rudolf Bing (Doubleday, 1972).
  • Peter G. Davis, The American Opera Singer: The Lives and Adventures of America's Great Singers in Opera and Concert from 1825 to the Present (Anchor, 1999).
  • Plácido Domingo, My izena Forty Years (Alfred A. Knopf, 1983).
  • Peter G. Davis, The American Opera Singer (Doubleday, 1997).
  • Barbara B. Heyman, Samuel Barber, The Composer and His Music (Oxford University Press, 1992).
  • Helena Matheopolous, Diva: Sopranos and Mezzo-sopranos Discuss Their Art (Northeastern University Press, 1992).
  • LaBlanc, Michael L.. (1992). Contemporary Black Biography. Profiles from the International Black Community. Detroit, Michigan: Gale Research Inc. ISBN 978-1-4144-3529-9..
  • Luciano Pavarotti with William Wright, Pavarotti, My Own Story (Doubleday, 1981), ISBN 978-0-385-15340-9
  • Lyon, Hugh Lee. (2006). Leontyne Price: Highlights of a Prima Donna. New York: egiles Choice Press.
  • Stephen Rubin, The New Met (MacMillan, 1974).
  • Winthrop Sargeant, Divas (Coward, McCann, Geohegan, 1973).
  • J. B. Steane, The Grand Tradition: Seventy Years of Singing on Record (Timber Press, 1993).
  • Robert Vaughan, Herbert von Karajan (W. W. Norton & Company, 1986).
  • Galina Vishnevskaya, Galina, A Russian Story (Harvest/HBJ Book, 1985).
  • Ward Plowden, Martha. (2002). Famous izenas of Black Women. (2nd. argitaraldia) Gretna, Louisiana: Pelican Pub. Co. ISBN 1-56554-197-9..
  • William Warfield, with Alton Miller, William Warfield: My Music and My Life (Sagamore Publishing, 1991).
Artikuluak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]