Txikipedia:Almadia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Almadia bat.

Almadiak elkarren artean lotutako zuhaitz-enborrez osatutako erreka-ontziak dira. Aspaldian, Nafarroako zenbait basotan mozten ziren zuhaitzak beste leku batzuetara eraman ahal izateko erabiltzen ziren almadiak.

Basoan moztutako zuhaitz enborrak elkarren artean lotzen ziren landareekin egindako soken bidez, ontzi modukoak sortzen ziren eta almadiazainek errekan behera eramaten zituzten enborrak saldu zitezkeen lekuraino. Almadiak arraunak zituen aurrean eta atzean, norabidea zuzendu ahal izateko.

Ikasi Otsorekin almadiei buruz.