1992ko Espainiako Itzulia

Wikipedia, Entziklopedia askea
1992ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa47. Espainiako Vuelta
Datakapirilak 27 – 1992.eko maiatzak 17
Luzera3.395 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaJerez de la Frontera
Helduera-lekuaMadril
Taldeak1
Emaitzak
TxapeldunaSUI Tony Rominger (CLAS-Cajastur)
TxapeldunordeaESP Jesús Montoya (Amaya Seguros)
HirugarrenaESP Pedro Delgado (Banesto)
Puntukako sailkapenaUZB Djamolidine Abdoujaparov (Carrera Jeans-Tassoni)
Eskalatzailerik onenaESP Carlos Hernández Bailo (Lotus-Festina)
Etapa hegalariakESP Antonio Esparza
konbinatuan onenaSUI Tony Rominger (CLAS-Cajastur)
Talderik onenaESP Amaya Seguros
◀19911993▶
Dokumentazioa

1992ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 47. edizioa izan zen. 1992ko apirilak 27 eta maiatzak 17 artean ospatu zen, sarrerako bat eta horietako bat bikoitza izan zen 20 etapatan banatutako 3395 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Tony Romingerrek, batez beste 35,275 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Jerez de la Fronteran hasi eta Madrilen amaitu zen.

Jereztik abiatu ziren txirrindularien artean Erik Breukink, Robert Millar, Steven Rooks edo Stephen Roche bezalako txirrindulari garrantzitsuak zeuden. Alabaina, dirudienez, horietako bakar bat ere ez zen forma egoera onean iritsi, eta ez zuten euren palmaresaren araberako maila eman. Espainiarren artean, aurreko edizioko irabazlea izan zen Melcior Mauri, Pedro Delgado eta Laudelino Cubino zeuden faboritoen artean.

Lehen etapa erabakigarria banakako lehen erlojupekoa izan zen, Erik Breukinkek irabazi zuena. Egun horretan, sorpresa Jesús Montoyak eman zuen, etapan bigarren amaitu eta maillot horia jantziz. Bi egun beranduago, Luz Ardidenen amaitzen zen etapan, beste mendate batzuen artean Tourmalet ere igo zena, azken garaipenagatik nortzuk lehiatuko ziren argitzen joan zen. Etapa garaipena Cubinorentzat izan zen, baina Tony Rominger izan zen onura gehien jaso zuena, etapan bigarren eta liderragandik minutu bat baino gutxixeagora jarriz.

Cubinok, ordurarte edizio hau irabazteko hautagaia zirudiena, Covadongako aintziretan amaitu zen etapan denbora asko galdu zuen, etapa hau Pedro Delgadok irabaziz, eta hala, segoviarra bigarren jarri zen sailkapen nagusian. Itzulian nagusi ziren bi espainiarrek, Delgado eta Montoya, elkar estuki zainduz, ez zuten Romingerrekiko euren abantaila handitzerik lortu hurrengo mendiko etapetan. Honek, bi egunen faltan eginiko erlojupeko bikainarekin batera, suitzarrari bere lehen Espainiako Itzulia eman zion. Alferrikakoak izango ziren azken-aurreko etapan espainiarren eraso saiakerak, etapa hau ere suitzarrak irabaziz.

Hala, Tony Rominger Espainiako Vuelta irabazi zuen lehen suitzarra izan zen, eta berarekin batera podiumean Pedro Delgado eta Jesús Montoya egon ziren.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Datta Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
Atarikoa apirilak 27 Jerez de la Frontera 9,2 (banakako erlojupekoa) Herbehereak Jelle Nijdam Herbehereak Jelle Nijdam
1.a a apirilak 28 San Fernando-Jerez de la Frontera 135,5 Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov Herbehereak Jelle Nijdam
1.a b apirilak 28 Arcos de la Frontera-Jerez de la Frontera 32,6 (taldekako erlojupekoa) Italia Gatorade - Chateau D'ax Euskal Herria Peio Ruiz Cabestany
2.a apirilak 29 Jerez de la Frontera-Kordoba 205 Herbehereak Jean-Paul van Poppel Euskal Herria Peio Ruiz Cabestany
3.a apirilak 30 Linares-Albacete 229 Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov Euskal Herria Peio Ruiz Cabestany
4.a maiatzak 1 Albacete-Gandía 213,5 Herbehereak Jean-Paul van Poppel Euskal Herria Peio Ruiz Cabestany
5.a maiatzak 2 Gandía-Benicàssim 202,8 Belgika Edwig Van Hooydonck Euskal Herria Peio Ruiz Cabestany
6.a maiatzak 3 Alquerías del Niño Perdido-Oropesa 49,5 (banakako erlojupekoa) Herbehereak Erik Breukink Espainia Jesús Montoya
7.a maiatzak 4 Lleida-Pla de Beret 240,5 Euskal Herria Jon Unzaga Espainia Jesús Montoya
8.a maiatzak 5 Vielha-Frantzia Luz Ardiden 144 Espainia Laudelino Cubino Espainia Jesús Montoya
9.a maiatzak 6 Frantzia Luz-Saint-Sauveur-Sabiñánigo 196 Kolonbia Julio César Cadena Espainia Jesús Montoya
10.a maiatzak 7 Sabiñánigo-Iruñea 162,9 Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov Espainia Jesús Montoya
11.a maiatzak 8 Iruñea-Burgos 200,1 Belgika Johan Bruyneel Espainia Jesús Montoya
12.a maiatzak 9 Burgos-Santander 178,3 Espainia Roberto Torres Espainia Jesús Montoya
13.a maiatzak 10 Santander-Covadongako aintzirak 213,4 Espainia Pedro Delgado Espainia Jesús Montoya
14.a maiatzak 11 Cangues d'Onís-Naranco mendia 163 Euskal Herria Francisco Javier Mauleón Espainia Jesús Montoya
15.a maiatzak 12 Oviedo-León 162 Herbehereak Tom Cordes Espainia Jesús Montoya
16.a maiatzak 13 León-Salamanca 200,6 Belgika Eric Vanderaerden Espainia Jesús Montoya
17.a maiatzak 14 Salamanca-Ávila 218,9 Italia Enrico Zaina Espainia Jesús Montoya
18.a maiatzak 15 Fuenlabrada 37,9 (banakako erlojupekoa) Suitza Tony Rominger Suitza Tony Rominger
19.a maiatzak 16 Collado Villalba- Palazuelos de Eresma (Dyc disitleriak) 188,3 Suitza Tony Rominger Suitza Tony Rominger
20.a maiatzak 17 Palazuelos de Eresma (Dyc distileriak)-Madril 175 Uzbekistan Djamolidine Abdoujaparov Suitza Tony Rominger

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Taldeko liderra
ONCE Melchor Mauri
Buckler Steven Rooks
Banesto Pedro Delgado
Carrera Jeans Stephen Roche
CLAS - Cajastur Tony Rominger
PDM Raúl Alcalá
Amaya Seguros Laudelino Cubino
TVM Gert-Jan Theunisse
Artiach - Royal Fruco Eduardo Chozas
Gatorade - Chateau D'ax Marco Giovannetti
Seur Piotr Ugrumov
Taldea Taldeko liderra
Collstrop Jean-Pierre Heynderickx
Festina Lotus Pascal Richard
GB - MG Maglificio Franco Ballerini
Kelme Oliverio Rincón
Puertas Mavisa Javier Claramunt
Wigarma Antonio Esparza
Ryalcao Postobón Luis Herrera
Sicasal - Acral Edgar Corredor
Mercatone Uno - Zucchini Silvio Martinello
RUSS - Baikal Vjatceslav Djavanian

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi sailkapen jokatu ziren eta honakoak izan ziren emaitzak:

Sailkapen nagusia
1. Tony Rominger Suitza CLA 96h 14' 50"
2. Jesús Montoya Espainia AMA + 1' 04"
3. Pedro Delgado Espainia BAN + 1' 42"
4. Marco Giovannetti Italia GAT + 5' 19"
5. Federico Etxabe Euskal Herria CLA + 5' 34"
6. Laudelino Cubino Espainia AMA + 6' 24"
7. Fabio Parra Kolonbia AMA + 7' 24"
8. Raúl Alcalá Mexiko PDM + 12' 50"
9. Francisco Javier Mauleón Euskal Herria CLA + 15' 44"
10. Steven Rooks Herbehereak BUC + 18' 57"
Puntukako sailkapena
1. Djamolidine Abdoujaparov  UZB CAR 157 puntu
2. Tony Rominger  Suitza CLA 137 puntu
3. Jelle Nijdam  Herbehereak BUC 129 puntu
Mendiko sailkapena
1. Carlos Hernández  Espainia FES 194 puntu
2. Tony Rominger  Suitza CLA 148 puntu
3. Julio César Cadena  Kolonbia KEL 116 puntu
Tarteko helmugen sailkapena
1. Antonio Esparza  Espainia WIG 32 puntu
Esprint berezien sailkapena
1. Vjatceslav Djavanian  Errusia RUS -
Neoprofesionalen sailkapena
1. Arturas Kasputis  Lituania RYA 97h 07' 36"
Sailkapen konbinatua
1. Tony Rominger  Suitza CLA -
Taldekako sailkapena
1. Amaya Seguros  Espainia AMA 288h 58' 24"

Soinu banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TVEk proba hau soinu banda bezala Habana musika taldearen "No smoking" abestia aukeratuz eman zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]