Abarratea

Koordenatuak: 43°21′28″N 1°13′59″W / 43.3578°N 1.2331°W / 43.3578; -1.2331
Wikipedia, Entziklopedia askea
Abarratea
Datu orokorrak
Garaiera342 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°21′28″N 1°13′59″W / 43.3578°N 1.2331°W / 43.3578; -1.2331
MendikateaGarraldako mendilerroa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Mendizaletasuna
Ohiko bideaPagatze harrobitik

Abarratea, batzuetan Abarratia, 342 m. garaiko mendia da, Aiherra eta Isturitze artean kokatua, Nafarroa Beherean. Bertan, Gaztelu zahar bat dago (antzinateko gotorlekua).[1][2]

Ohiko igoera Pagatze harrobira daraman bidetik egiten da, Hazparne-Donapaleu ardatzean amaitzen dena Garraldaren parean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tontorrean antzinako gaztelu zahar edo herri harresitu bat dago, hiru babes lerro mailakatuz osatua. Isturitze edo Donapaleu ingururako igarobidea kontrolatzeko eraiki zen, Arhanetik. 4 hektareako zabalera du eta monumentu izendapena eman dio frantses estatuak[3].

Abarratea mendiko tontorra eta bertako gaztelu-zarra goitik ikusia Google Mapsen. Herriaren defentsak ondo ikusten dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]