Agurne Anasagasti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agurne Anasagasti
Bizitza
JaiotzaBermeo1978ko maiatzaren 11 (46 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista aurkezlea, irakaslea eta filologia

IMDB: nm4663129 Twitter: AANASAGASTI Edit the value on Wikidata

Agurne Anasagasti Undabarrena (Bermeo, Bizkaia, 1978ko maiatzaren 11) euskal filologoa, irakaslea, aktorea eta telebista aurkezle eta erreportari bizkaitarra da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agurne Anasagasti Undabarrena Bizkaiko kostaldeko Bermeo herrian jaio zen 1978ko maiatzeren 11n. Euskal Filologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Geroago, Enpresa Ekitaldien Zuzendaritza eta Antolakuntzako Masterra egin zuen, baita Marketina, Komunikazioa eta Ekitaldietako IKT prestakuntza ikastaroak ere.[2]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabi urtez irakaskuntza eta komunikazioa uztartu zituen. Euskal Telebistan aurkezle, erreportari, erredaktore eta laguntzaile gisa lan egin ostean, Madrilera jauzi egin nahi izan nuen, eta, hainbat katetan jardun du, Telecinco eta TVEtik pasatu ondoren, 2007-2008an, Cuatro kateko NOCHE HACHE taldean sartu zen. Azken urteotan, enpresa-ekitaldiak antolatzen eta zuzentzen espezializatu da.[1]

Aurkezle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an Sorginen Laratza telesaioan hasi zen eta ondoren Jaiak 2004 aritu zen. Ostean, Ze Kosmopolita eta Ibiliz telesaioetan aritu zen. 2007an Cuatro telebista kateko Noche Hachen hasi zen erreportari.

Aktore[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko abenduaren 3an, Gasteizko Printzipal Antzokian, Euskararen Nazioarteko Egunean estreinatu zen Patxi Zubizarretak idatzitako eta zuzenduriko Mundua lo dagoen bitartean izeneko antzerkian parte hartu zuen. 2008ko urriaren 13tik aurrera Andoni Aizpuruk gidatutako Horrelakoa da Bizitza telesaioan kazetaria izan zen.

Jarduera profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mundua lo dagoen bitartean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Nor gara?» IN-komunikazioa (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  2. ISSN https://es.linkedin.com/in/agurne-anasagasti-undabarrena-0817b1b8..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]