Alava lurmuturra

Koordenatuak: 48°10′00″N 124°44′12″W / 48.16667°N 124.73661°W / 48.16667; -124.73661
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alava lurmuturra
Motalurmutur eta headland (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak48°10′00″N 124°44′12″W / 48.16667°N 124.73661°W / 48.16667; -124.73661
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Washington
Washingtoneko konderriClallam konderria (Washington)
Babestutako-eremuaOlympic Parke Nazionala
Ur-gorputzaOzeano Barea
Iparraldera begira Alava lurmuturra eta Ozette uhartea, Olympic parke nazionala.

Alava lurmuturra (gaztelaniaz: Cape Alava) Ameriketako Estatu Batuetako Washington estatuaren Clallam konderrian dagoen lurmuturra da. Ozeano Barean dago eta Estatu Batuetako kontinente-puntu mendebaldetarrena da nahiz eta horren inguruan eztabaida izan. Toki horretan Olympic parke nazionala eta Ozette amerindiar erreserba daude.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak Jose Manuel Alaba (1743-1794) militar gazteiztarra gogorarazi nahi du: Alabak Nootkako gatazkaren konponbidean komisionatu gisa hartu zuen parte.[1]

Hojun Maru kasua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1834 hasieran, japoniar ontzi batek, Hojun Maruk, Araba lurmuturrean lurra jo zuen, 14 hilabetez Ozeano Barean zehar ibili ondoren. Edora arroza garraiatzeko bidaia bat eginda, ekaitz batek eraman zuen haraino. Araba lurmuturrera iritsi zenean, tripulatzaileetako hiru baino ez zeuden bizirik. Ondoren, makah indiarrek esklabo egin eta zaindu zituzten. Otokichi Japoniako naufrago bat izan zen, beranduago nolabaiteko garrantzia lortu zuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Phillips, James W. (1971). University of Washington Press, ed. Washington State Place Names. 5 or. ISBN 0-295-95158-3.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]