Albu Nimr

Wikipedia, Entziklopedia askea

Albu Nimr edo al-Bu Nimr (arabieraz: البو نمر or البونمر‎) tribu suni bat da (عشيرة ashirah). Al-Anbarko Ramadi hiriburuaren inguruan dauka jatorria, eta 10.000 kide inguru ditu. 2014ko azaroaren 3an, 36 kide Ramaditik 70 kilometro iparraldera dagoen herrixka batean hil zituzten, Hit hiriaren ondoan. Estatu Islamikoak astebetean tribu sunita horretako 370 herritar hil zituen. Irakeko Gobernuaren arabera, Estatu Islamikoak Albu Nimr tribuari leporatu zion Bagdaden alde aritzea, eta hura «apostata» izendatzeko fatua bat —agindu erlijioso bat— egin zuen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]