Aliantza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bernard Montgomery, Erresuma Batuko militar nabarmendua, zenbait sobietar militarrekin Brandeburgoko atean, Berlinen, 1945eko uztailaren 12an, II. Mundu Gerra elkarrekin irabazi eta gutxira.

Aliantza bat pertsonen, taldeen edo estatuen arteko harremana da, elkarri mesede egiteko edo helburu komunen bat lortzeko. Helburu politiko edo militarrekin eraturiko batasuna[1]. Haien artean akordio esplizitua eta agerikoa izan daiteke edo ez. Aliatu deitzen zaie aliantza bateko kideei. Aliatuek itun bat, aliantza-dokumentu bat adostu eta sinatu dezakete edo bestela, helburu berbera daukaten aliatuek ezer adostu eta sinatu gabe elkarri lagunduz molda daiteke. Aliantza mota asko daude: sekretuak, agerikoak, inplizituak, esplizituak, iraupen luzekoak, une jakin edo denbora labur jakin bat besterik irauten ez dutenak...

Aliantzak testuinguru askotan eratzen dira, aliantza politikoak, aliantza militarrak eta enpresa-aliantzak barne. Terminoa gerraren edo borroka armatuaren testuinguruan erabiltzen denean, elkarte horiei potentzia aliatuak ere dei dakieke, batez ere Lehen Mundu Gerraz edo Bigarren Mundu Gerraz hitz egiten denean.

Aliantza militar formal bat ez da beharrezkoa aliatu gisa hautemateko: nahikoa da aliatuen arteko beligerantzia bateratua, norbaiten kontra borroka egitea. Erabilera honen arabera, aliatuak ez dira aliatu bihurtzen aliantza-itun bat adosten dutenean, gerrak antzera kolpatzen dituenean baizik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskaltzaindiaren hiztegia - Bilaketa: aliantza» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]