Alpeetako Garaikurra

Koordenatuak: 43°44′41″N 7°24′06″E / 43.744778°N 7.401803°E / 43.744778; 7.401803
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alpeetako Garaikurra
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Proventza-Alpeak-Kosta Urdina
DepartamenduaItsas Alpeak
BarrutiNiceko barrutia
Kantonamenducanton of Villefranche-sur-Mer
Frantziako udalerriLa Turbie
Koordenatuak43°44′41″N 7°24′06″E / 43.744778°N 7.401803°E / 43.744778; 7.401803
Map
Ondarea
Mérimée IDPA00080897
Bisitariak urtean15.040

Alpeetako Garaikurra (frantseses Le Trophée des Alpes, latinez Tropaeum Alpium) La Turbie udalerrian dago, Frantziako Itsas Alpeak departamenduan kokatua, Monakoko printzerriaren gaineko toki garai batean. Bere eraikuntza, Augusto enperadoreak agindu zuen, eskualdean bizi ziren eta euren salgaiak garraiatzeko erromatar galtzadak erabiltzeko ohitura zuten merkatariei erasotzen zieten liguriarren aurkako bere behin betiko garaipena ospatzeko. Dorreko harrietako batean, tribu hauen zerrenda grabatua dago.

Garaikur honek, ez zuen inolako erabilgarritasun militarrik, Italia eta Galia Narbonensis probintzien arteko muga adierazteko soilik balio zuen, ondoren Var ibaia dagoen tokira pasako zena.

XII eta XV. mendeen artean, gotorleku bezala erabilia izan zen eta kanpoko harresiari itsatsitako etxeak eraiki ziren.

1705ean, Frantzia eta Savoiaren arteko gerra berrabiarazi zenean, Frantziako Louis XIV.ak, eskualde osoko gotorleku guztiak suntsitzea agindu zuen, eta bere ingeniariek, garaikurraren zati bat eztandarazi zuten. Harriak, orduan, harrobi bezala erabiliak izan ziren, eta, beste gauza batzuen artean San Miguelgo Eliza eraikitzeko balio izan zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]