Edukira joan

Alter Oper (Frankfurt)

Koordenatuak: 50°06′57″N 8°40′19″E / 50.1158°N 8.6719°E / 50.1158; 8.6719
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alter Oper (Frankfurt)
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Hessen
Gobernu-eskualdeDarmstadt
HiriaFrankfurt am Main
Koordenatuak50°06′57″N 8°40′19″E / 50.1158°N 8.6719°E / 50.1158; 8.6719
Map
Historia eta erabilera
Erabilerakontzertu-aretoa
Biltzar-zentroa
Arkitektura
ArkitektoaRichard Lucae (en) Itzuli
Materiala(k)hormigoia
Ondarea
Kontaktua
HelbideaOpernplatz 1
Webgune ofiziala
Alter Operren areto nagusia.

Alte Oper Alemaniako Frankfurt am Main hiriko Opera Zaharra, kontzertu aretoa eta antzinako opera antzokia da.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Richard Lucae arkitektoak diseinatu zuen. Inaugurazio 1880ko urriaren 20an izan zen; bertan Gilen I.a Alemaniakoa, hau da, kaiserra egon zen. Antzoki horretan, 1937an, Carl Orffen Carmina Buranaren mundua mailako estranaldia egin zen.

Bigarren Mundu Gerran, 1944an, eraikina txikituta gelditu zen eta desagertzekotan egon zen, eraikin moderno bati lekua uzteko. 1965ean, Eudi Arndt alkateak dinamitaz botatzeko proposatu omen zuen; ondoren, berak hori esan zuela ezeztatu zuen. Hiritar talde batek eraikinaren aldeko kanpaina egin zuen eta 1976an berreraikitzeko lanak hasi ziren. 1981ean aretoak ateak ireki zituen berriro ere, orduan, Gustav Mahlerren Zortzigarren Sinfonia jotzeko; zuzendaria Michael Gielen izan zen.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinak bi areto ditu:

  • Grosse Saal: 2.500 ikusle biltzeko.
  • Mozart-Saal: 700 ikusle biltzeko.

1951ean Franfurteko Opera inauguratu zen. Ondorioz, Alter Operri beste funtzioak eman zitzaizkion: kontzertu-aretoa, antzokia, batzutan opera antzokia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]