Ander Altuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ander Altuna

Bizitza
JaiotzaBegoña eta Bilbo, 1964 (59/60 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, zuzentzailea eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea  (1985 -  2001)
Udako Euskal Unibertsitatea  (2004 -

Ander Altuna Gabiola (Begoña, Bilbo, 1964) UEUren argitalpenen hizkuntza-arduraduna da.[1]

Euskal Filologian lizentziatua da. Urte askoan helduen euskalduntze-alfabetatzean jardun ostean (AEKn, 1985-2001), ikasmaterialak itzultzen eta zuzentzen hasi zen argitaletxe batean.[2] UEUko zuzentzailearen lanpostua 2004an lortu zuen.

UEUko liburuen testu-zuzentzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEUn lanean hasi zenean Jose Ramon Etxebarria eta Nekane Intxaurtza izan zituen lankide eta maisu urte batzuetan. Harrezkero, UEUren argitalpenen hizkuntza-arduradun dihardu Bilboko bulegoan, eta zuzendu dituen liburuak 200 baino gehiago dira.[3][4]

Hitzaldiak eta ikastaroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitita Joseba Altunaz liburu bat idatzi zuen Bidegileak bilduman (Joseba Altuna Amilgain (1887-1971): Bizitzako zertzeladak , 2011)

UEU barruan testu-zuzenketako tailerrak dinamizatu ditu, eta argitalpenen hizkuntza-arduraduna izanik hitzaldi eta ikastaro hauek eman ditu:[5]

  • 2023 eta 2024: Euskarazko komunikazio akademiko egokia: euskara idatziaren zuzentasuna (ikastaroa)[6]
  • 2023: Euskara idatziaren ezaugarriak: zuzentasuna, egokitasuna eta ulergarritasuna.[7]
  • 2022: Handik gatoz, hemen gaude: #elkarrekin
  • 2017: Euskaraz hobeto idazteko tailerra
  • 2015: Testuen hizkuntza-kalitatea hobetzeko tailerra
  • 2015: Zelan hobetu ikasmaterialen kalitatea? Testu zuzen eta egokiak sortzeko lanabesak (ikastaroa)
  • 2015: Testuen hizkuntza-kalitatea hobetzeko tailerra
  • 2015: Euskara, ikerketa eta dibulgazioa. Euskal wikipedia hornitzen.[8]
  • 2008: Estilistikaz (eta II)
  • 2008: Zuzentze-lanerako informatika-tresnak
  • 2008: Ikasmaterialak eta zuzentze-lana (ikastaroa)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ander Altuna Gabiola: "Eragile askok sekulako ekarpena egin dute euskararen corpus-plangintza gauzatzeko"» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  2. Gizarte Zientziak 5 [Lehen Hezkuntza] / [ proeiktua eta argitalpena, Giltza-edebé taldea; itzulpena, Ander Altuna...[et al.]]. : Sondika 2015 ISBN 978-84-8378-316-0. (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  3. «UEUko lantaldea: Nor da Nor?» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  4. Altuna Gabiola, Ander. «Egile-bilaketaren emaitzak» eimakatalogoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  5. «Ander Altuna Gabiola :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  6. Altuna, Ander. (2024). «DE003 - Euskarazko komunikazio akademiko egokia: euskara idatziaren zuzentasuna» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  7. Altuna, Ander. (2023). «Euskara idatziaren ezaugarriak: zuzentasuna, egokitasuna eta ulergarritasuna.» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  8. Altuna Gabiola, Ander; Armendaritz Gonzalez de Langarika, Xabier. «Euskara, ikerketa eta dibulgazioa. Euskal wikipedia hornitzen.» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]