Arantza Etxeburua
Arantza Etxeburua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1966 (57/58 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Miren Arantzazu Etxeburua García edo Arantza Etxeburua (Donostia, Gipuzkoa, 1966a - ) euskal idazlea eta irakaslea da.
Donostiako Santo Tomas Lizeoan ikasi zuen. Irakasle batek animatua poesia bat idatzi zuen Donostiako lehiaketa batean parte hartzeko. Lehiaketa irabazi zuen, baita urte batzuk geroago Irungo lehiaketa bat ere.
1984 eta 1989 urteen artean euskal filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean.
Egun, Aldapeta Maria Ikastetxean egiten du lan euskara eta literatura irakasle gisa. Ingeleseko eta gaztelaniazko irakaslea ere izan zen. Dagoeneko bi olerki liburu kaleratu ditu. Bere olerki famatuen artean "Hitz hits, paperezko mihisetan lits" dago.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hitz hits; paperezko mihisetan lits (1992, Kutxa)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |