Artur Hajzer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artur Hajzer

Bizitza
JaiotzaZielona Góra1962ko ekainaren 28a
Herrialdea Polonia
HeriotzaGasherbrum I2013ko uztailaren 7a (51 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea, ekintzailea eta himalaista
Jasotako sariak

Artur Henryk Hajzer (Zielona Góra, 1962ko ekainaren 28a - Gasherbrum I, 2013ko uztailaren 7a) poloniar mendizalea izan zen. Hajzerrek zazpi zortzimilako igo zituen, batzuk ibilbide berrietan zehar (Manasluko ipar-mendebaldeko aurpegia 1986an, Shishapangmako ekialdeko gailurra 1987an) eta Annapurnako neguko lehen eskalada egin zuen 1987ko otsailaren 3an. Annapurna Ekialdeko gailurrera (8010 m) ere iritsi zen ibilbide berri baten bidez, 1988an hego-ekialdeko aurpegitik. Igoera horiek guztiak Jerzy Kukuczkarekin batera egin zituen, oxigeno osagarririk eta Xerpen laguntzarik gabe. Artur ere saiatu zen 3 aldiz hego aurpegitik Lhotseraino igotzen, 8200 metrora iritsi zen 1985ean, 8300 metrora 1987an eta 7200 metrora 1989an. Erreskate operazio bat ere antolatu zuen Everest mendiaren mendebaldeko gailurrean Andrzej Marciniak salbatzeko 1989an. 2011ko irailaren 30ean, Adam Bielecki eta Tomasz Wolfartekin Makalura igo zen. 2013ko uztailean hil zen, Coloir japoniarrean erori ondoren, Gasherbrum I gailurrera iristeko saiakera baten ondoren.

Zortzimilakoen igoerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]