Austriatarren Madril

Wikipedia, Entziklopedia askea
Madrilgo planoa, Pedro Teixeirak egina 1656an.

Austriatarren Madril, Austriatarren auzoa ere deitua, Espainiako hiriburuko eremu zabal bati ematen zaion izena da, administrazio izaera edo ofizialtasunik gabea gabea, hiriaren Erdi Aroko trazadurari eta Austriako Etxeko monarkek hasitako hirigintza-hedapenari dagokiona, Karlos I.aren eta, bereziki, Felipe II.aren erregealdietan abiatua (errege honek 1561ean Madrilen Gorteak ezarri zituen).

Nagusiki turismoarentzako duen halako adiera geografikoaz gain, Austriatarren Madril terminoak adiera historikoa ere badu. Ikuspegi horren arabera, adierazpen hori erabiltzen da Karlos I.aren (1516–1556), Austriako Etxeko lehenaren eta Karlos II.aren (1665–1700) erregealdien arteko urbanismoa izendatzeko. Madril zaharra ere maiz erabiltzen da hiriaren zati hori izendatzeko.

Karlos I.aren erregealdian, Madril bi gune nagusik osatzen zuten: Erdi Aroko harresi kristauaren barruko barrutia eta errebalak. Hirigunea mendebaldeko Errege Jauregitik Puerta del Solera hedatzen zen ekialderantz, eta, iparraldetik hegoaldera, Santo Domingo plazatik Cebada plazaraino.

1561etik aurrera, hiriburua zelarik Madril, hiria ziztu bizian hazi zen, eta batez ere ekialderantz hedatu zen. 1656an Pedro Teixeirak egindako Madrilgo planoak, Gortea ezarri eta ia mende bat geroago, hirigunearen dimentsioen ideia zehatza ematen du, Felipe iv.aren garaian (1621–1665).[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Castellanos Oñate, José Manuel. (2005). Planos y dibujos de Madrid de los siglos XVI y XVII. El Madrid medieval.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]