Basondoa

Koordenatuak: 42°38′45″N 1°36′30″W / 42.64580673°N 1.60833429°W / 42.64580673; -1.60833429
Wikipedia, Entziklopedia askea
Basondoa
Basondoko Korredua
 Nafarroako Erresuma
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroako Erresuma
MerindadeaErriberri
Egungo administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Erkidegoa Nafarroa
EskualdeaErdialdea
Herritarraorbaibartar
Geografia
Koordenatuak42°38′45″N 1°36′30″W / 42.64580673°N 1.60833429°W / 42.64580673; -1.60833429
Azalera59,60 km²
Garaiera515-1166 metro
Distantzia22,4 km (Iruñetik)

Basondoa[1][a] edo Basondoko Korredua[b] Nafarroako Erresumako korredu bat izan zen eta gaur egun Euskal Herriko Erdialdea eskualdean kokatuta da, Nafarroa Garaia lurraldean. Erriberriko merindadean dago, Iruñea hiriburutik 22,4 kilometrora. Altuera 515 eta 1166 metro artekoa da, eta 59,60 km²-ko azalera hartzen du.

Orbaibar banatzen zen lau korreduetako bat zen, Puiukoa, Leozkoa eta Barasoaingoarekin batera. 1847tik aurrera, Untzue eta Leotz udalerrietan banatu zen eta. 1852an Leotz udalerriko herriak independitzatu egin ziren eta Oloritz udalerria osatu zuten.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuetan, Basondoko zendea edo Basondoko barrutia izena hartu zen, nahiz eta Basondoko korredua izen zehatzena eta tradizionalena izan. Hala ere, kasu honetan, gainerako korreduetan ez bezala, bere izena ez baitu inongo herritik hartzen, "-ko Korredua" gehitu gabe ere agertzen da.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira korreduko herriak:

Bertzalde, korreduan hurrengo herri hustuak ziren:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1431 baino lehen, Orbaibar lau korredutan banatuta zegoen: Barasoaingoa (Barasoain eta Garinoain), Basondokoa (Untzue, Etxague, Bariain, Orizin, Oloritz, Soltxaga, Eristain eta Mendibil), Leozko (Leotz, Uzkita, Hiriberri, Olleta, Artariain, Iratxeta, Orisoain eta Santsomain) eta Puiukoa (Amatriain, Makirriain, Bezkitz, Benegorri, Santsoain eta Puiu). Ibarreko errege ordezkaria azpimerinoa zen, eta, Joan II.aren kontzesioz, bertakoa izan behar zuen. Ibarreko gobernua azpimerinoa buru zuen batzar batek zuzentzen zuen, Katalaingo baselizan iltzen zena eta toki bakoitza bere erregidore batek ordezkatzen zuena.

1639an lau diputatu aukeratu ziren, bat korredu bakoitzeko, ibarra azpimerinoarekin batera goberna zezaten. Organismo berriak XIX. mendera arte iraun zuen, 1645 eta 1657 bitartean izan ezik, garai horretan diputatu bakarra aukeratu baitzen ibar osoaren ordezkari gisa. 1665ean Barasoainek hiribildu titulua lortu zuen arren, ez zen haranetik erabat banandu. Zatikatze orokorra 1846an gertatu zen, eta sei udalerri sortu ziren: Barasoaingo Korreduak Barasoain eta Garinoain sortu zituen; Leozkoak udalerri bat osatu zuen bere lurraldearekin eta Basondoko eta Puiuko hainbat herriekin (Orisoain izan ezik, bere kontura bat osatu baitzuen). Untzue (Basondokoa), Puiu (Puiukoa) eta Santsoain (Puiukoa) bertze hiru udalerriak osatu zituzten. 1852an Leotz udalerriko Basondoko Korreduko herriak independitzatu egin ziren eta zazpigarren udalerri bat osatu zuten: Oloritz. Azken urte hauetako landa-exodoaren ondorioz, Santsoain desagertu egin da, eta Leozko zati bihurtu da.[2]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /basonð̞ókò koréð̞ù.a/ ahoskatua (laguntza)
  2. /basonð̞ó.a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  2. (Ingelesez) «ORBAIBAR - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]