Begoña Arrokero Ibaibarriaga
Begoña Arrokero Ibaibarriaga (Ondarroa, 1961) kirolaria da. Atletismoa eta mendizaletasuna praktikatu ditu. [1]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrera Mendi Taldearen mendi irteeretara joaten zen haurra zela izeba-osabekin. Gaztetan, Jose Mari Naberan (Ondarroa, 1946-2015) ezagutu zuen. Naberanen alaba, Nekane Naberan, Zubi Zahar Ikastolan hasi zenean, atletismo taldea sortu zuen, eta Arrokero taldean sartu zen.
Saturraran hondartzan egiten zituzten entrenamenduak. Apurka-apurka bakoitza bere espezialitatera egokitzen joan zen, eta bera xabalinan espezializatu zen. Txapelketako atean geratu zen, lesionatu egin zelako.
Ondarroako institutuko maisu[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jose Mari Naberanek bultzaturik, monitore titulua atera eta Ondarroako institutuan gorputz-hezkuntza irakasle izateko postura aurkeztu zen. 19 urte zituen institutuan bertan irakasle bezala lanean hasi zenean.
Egun, jubilatuta, kirola egiten jarraitzen du, adibidez spinning, mendia edo udan igeria.
- ↑ «Mendia: 70eko hamarkadan emakumeek Ondarroan egin zezaketen kirol bakarra» 11barri (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).