Edukira joan

Blogsoviet

Wikipedia, Entziklopedia askea
«Botere guztia blogsovietentzat» lema ofiziala jasotzen duen ekimenaren lehen irudia.

Blogsoviet, Euskal Herriko ikaskuntza komunitate digitala da, blogak, sare sozial banatuak eta Interneteko bestelako tresna libreak autonomiaz eta kolektiboan sortu, kudeatu eta elikatzeko asmoa duena.

Lehen garai batean komunitatean parte hartzen zuten kideen blogak sustatzeko jardun bazuen ere, bigarren fase batean sare sozial banatuetan jarduteko saiakera egin zuen taldeak, status.blogsoviet.com izeneko StatusNet instantzia sortuz. Azken urteetan ekintza maila diskretuan jarduten du komunitate digital bezala.

Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Botere guztia blogsovietentzat" da komunitate digitalaren leloa, eta moldatutako sobietar estetikan oinarritutako iruditegi propioa garatu dute ekintzen ibilbidean. Kudeaketa kolektiboan oinarritzen da sare banatuetan oinarritutako komunitatea, jardun administratiborako "idazkari Nagusi" bat izendatzen badute ere.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen blogsovietera elkartu ziren kideen argazki ofiziala

Blogsoviet ekimenaren lehen topaketa Andoaingo egin zen 2010eko apirilaren 24ean, Asier Mirónek kudeatutako Itzalagunean. Bakalhau irlari buruz hitz egin zen bertan, eta parte hartzaileek sare banatuen antolaketa praktikara eramateko abiapuntu bezala identifikatu zuten ekimena.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Archive.og: Blog Soviet » Blogsovieta Andoaingo Itzalagunean. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  2. «Blogsoviet izugarria - Teketen» teketen.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]