Bristol

Koordenatuak: 51°27′13″N 2°35′51″W / 51.4536°N 2.5975°W / 51.4536; -2.5975
Wikipedia, Entziklopedia askea


Bristol
Bristol
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-mendebaldeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaCity of Bristol
AlkateaMarvin Rees (en) Itzuli
Izen ofizialaBristol
Jatorrizko izenaBristol
Posta kodeaBS
Geografia
Koordenatuak51°27′13″N 2°35′51″W / 51.4536°N 2.5975°W / 51.4536; -2.5975
Map
Azalera109.6 km²
Altuera11 m
Demografia
Biztanleria472.465 (2021eko martxoaren 21a)
−94.646 (2016)
Dentsitatea4.310,81 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1155
Telefono aurrizkia0117
Ordu eremuaGreenwich Meridianoko Ordua
Hiri senidetuakHannover, Tolosa Okzitania, Tbilisi, Bordele, Porto, Kumamoto eta Beira
Hizkuntza ofizialaingeles
bristol.gov.uk

Bristol Ingalaterrako hego-mendebaldean dagoen hiria da. Herrialde osoko zortzigarren handiena dena, eta Hego-mendebaldeko eskualdeko handiena[1]. Bristolgo kanalaren ertzean kokatuta dago eta beste ertzean Gales dauka. Avon ibaiak zeharkatzen du hiria.

470.000 biztanletik gora ditu eta metropoli-eremuak 700.000 biztanletik gora. 2015. urtean Europako Hiriburu Berde saria jaso zuen[2].

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarren garaian Abona izena zuen, Avon ibaiak izen hori mantentzen du[3]. "Bristol" izenaren jatorria antzinako ingelesezko "Brycgstow" izenetik dator, "zubi ondoko tokia" esan nahi du[4]. 1204 artean Bricstow izena mantendu zen, eta gutxinaka Bristol bilakatu zen, izan ere bristoldarrek izenak "L" hizkiaz amaitzeko joera baitute[5].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bristol inguruko Shirehampton eta St Annes eremuetan egin diren indusketa arkeologikoek 300.000 eta 126.000 urte arteko antzinatasuna duten sukarrizko tresnak azaleratu dituzte, neandertalak bertan izan zirela erakusten dute[6]. Hiritik gertu Burdin Aroko kastroen aztarnak aurkitu dira, Leigh Woods, Clifton Down eta Kings Weston Hillen[7].

Abona izeneko asentamendu erromatarra existitu izan zen, gaur egun Sea Mills den lekuan, Bath hirira zihoan erromatar galtzada zaharrean hain zuzen ere[3]. Gaur egungo Inns Court inguruan bazen beste asentamendu bat eta ingurune guztian sakabanaturiko erromatar villak eta gotorlekuak aurkitu dira[8].

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bristol K.o. 1000. urtearen inguruan sortu zen Brycgstow izenarekin eta 1020. urterako merkataritza erdigunea zen, hiriaren izena zeramaten zilarrezko penikeak ere egiten ziren bertan[9].

1067rako Brycgstow ongi gotorturiko burh bat zen, izan ere urte hartan Harold Godwinson irlandarraren hiru semek gidaturiko espedizioari atzera eragin baitzioten[9]. Normandiarren garaian Ingalaterra hegoaldeko gaztelu indartsuenetako bat zuen. Diarmait Mac Murchada Leinsterreko errege irlandarrak Bristolen igaro zuen erbestealdia eta Bristolgo merkatariek paper garrantzitsua izan zuten Irlandaren inbasio normandiarrean, inbaditzaileak finantziatuz[10].

XI. mendean portu garrantzitsua eraiki zen Frome eta Avon ibaiek bat egiten duten puntuan, harresietatik kanpo ateratzeko Bristolgo zubitik gertu[11]. XII. mendean komunitate judu garrantzitsua sortua zen eta XIII. mendean Ingalaterratik kanporatu zituzten artean iraun zuen.

1247an harrizko zubia eraiki zen (1760. hamarkadan berri batek ordezkatu zuena) eta inguruan suburbioak eratuz joan zirenez 1373an konderri bihurtu zen. Estatus hau lortu zuen lehenengo hiri ingelesa izan zen Bristol[12]. XIV. mendean Londresen ondoren Bristol, York eta Norwich ziren Ingalaterrako hiri handienak[13]. 1348-49 arteko Izurri Beltzak ordea populazioaren herena edo erdia hil zuen[14]. XV ta XVI. mendeetan populazioa 10.000 eta 12.000 artean mantendu zen.

XV eta XVI. mendeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV. mendean Bristolgo portua Ingalaterrako bigarren garrantzitsuena izan zen, Irlandarekin, Islandiarekin eta Gaskoiniarekin merkataritza harreman zuzena baitzuen. Hainbat espedizio atera ziren bertatik, baita Ipar Amerikara ere, esate baterako Joan Caboto veneziarrak 1497an eta William Weston merkatari ingelesak 1499an. Hau izan zen ingeles batek Amerikara gidaturiko lehenengo espedizioa[15]. XVI. mendearen lehen hamarkadan espedizio gehiago izan ziren eta Bristolgo merkatariek The Company Adventurers to the New Found Land konpainia sortu zuten espedizio haiek antolatzeko[16]. Dena dela garestia zenez eta irabaziak eskasak zirenez 1509tik aurrera espedizioak antolatzeko interesa galdu egin zen eta Espainiarekin eta haren koloniekin markataritza harremanak eratzen zentratu ziren. Horrela debekaturiko elikagai eta armakin komertziatzen hasi ziren eta 1558tik aurrera hiriaren ekonomiaren parte garrantzitsua bihurtu zen.

1542an Bristolgo elizbarrutia sortu zen eta urte berean Bristolek "hiri" estatusa lortu zuen[17].

XVII eta XVIII. mendeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bristolgo arrantzaleek Ternuan Bristol's Hopeeta Cuper's Cove koloniak eratu zituzten. Bristol mendebaldean kokaturik egoteak beste portu batzuekiko abantaila eman zion Amerikarako bidaiak antolatzeko orduan. Horrekin batera Ingalaterrako esklaboen merkataritza portu nagusia bihurtu zen 1755ean. Konparazio batera, Londresen esklabo-merkatariak 147 ziren bitartean Bristolen 237 ziren[18]. Hego Karolina koloniarako esklabo hornitzaile nagusia zen Bristol. Esklaboen merkataritzari esker Bristolgo populazioaren hazkuntza gertatu zen. 1750. urtean 45.000 biztanle zituen[19]. 1700 eta 1807 artean bi mila esklabo itsasontzitik gora atera ziren Amerikara, guztira 500.000 esklabo inguru garraiatuz.

1739an John Wesley teologo ingelesak lehenengo eliza metodista sortu zuen Bristolen. 1774an Thoughts Upon Slavery panfleto anti-esklabista atera zuen[20]. 1783an Adiskideen Erlijiozko Elkarteak esklabutzaren aurka ekin zion, Bristolgo merkatariek gogor egin zioten aurka. William Wilberforce politikariak 1788ko maiatzaren 12an Ingalaterrako parlamentuan abolizio kanpainari ekin zionean Bristolgo egoera aipatu zuen espezifikoki.

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bristolgo ikuspegia, 1850 inguruan.

Azpiegitura garrantzitsuak eraikiz hasi zuen XIX. mendea; Great Western Railway trenbidea Londresekin lotzen zuena, Clifton zubi esekia, SS Great Britain eta SS Great Western lurrunontzi transatlantikoak... 1760an Liverpool iparraldeko hiriarekiko lehia sortua zen baina Frantziako Gerrak sorturiko itsas merkataritza etenak eta esklabotzaren abolizioak Bristolen aurka egin zuen eta Ingalaterra iparraldeko eta erdialdeko hiriek gain hartu zioten.

Gero eta itsasontzi handiagoak egiten ziren eta Avon ibaiaren sakonera txikiaren ondorioz Bristolgo industria ibaian behera mugitu zen, Avonmouth aldera[21]. Hainbat industria tradizionalen gainbehera, kobrearen eta letoiaren fabrikazioa esate baterako, tabakoaren industriak ordezkatu zuen[22]. Industria iraultaren baitan Bristolgo populazioa boskoiztu egin zen eta suburbio berriak sortu ziren, Clifton eta Cotham esate baterako. 1801ean 66.000 biztanle izatetik 1901ean 330.000 izatera pasa zen.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Populazioak goranzko joerari eutsi zion. Avonmoutheko kaiak haunditu egin ziren. 1914an Nazioarteko Erakusketa antolatu zen baina ez zuen arrakasta handirik izan. Orduko pabiloiak Lehen Mundu Gerrako Gloucestershire erregimenduko barrakoi gisa erabili ziren.

Bigarren Mundu Gerran Luftwaffe alemaniarren bonbaketek nabarmen kaltetu zuten hiria. 1.300 pertsona hil ziren eta 100.000 eraikin kaltetu[23]. 1960 eta 1970. hamarkadetan Bristol erdigunea berreraikitzeari ekin zitzaion eta etxeorratzak altxatu eta errepide sare berria eraiki zen[24].

IRA erakunde irlandarrak bi bonba atentatu egin zituen Bristolen, lehenengoa 1974an eta bigarrena 1978an[25].

XXI. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014an eta 2017an Britainia Handiko bizitzeko egokiena den hiri izendatu zuten Bristol eta 2015ean Europako Hiriburu Berde saria jaso zuen[26].

2020ko ekainaren 7an Edward Colstonen estatua Bristolgo portuko uretara bota zuten. Colston esklabo merkataritzan aberasturiko bristoldarra zelako egin zen ekintza hura[27].

Geografia eta ingurumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clifton zubi esekia, Avon arroilaren gainean.

Bristol kareharrizko eremu batean kokaturik dago, hegoaldean Mendip hills mendilerroa du eta ipar-ekialdean Cotswolds[28]. Avon eta Frome ibaiek kareharria eta azpiko buztin geruza zulatu dute eta Bristolen paisaia malkartsua eratu dute. Batzuetan 7 muinoetako hiria ezizenarekin deskribatu izan da, Erromaren gisara; Bristol (alde zaharra), Castle Hill, College Green, Kingsdown, St Michaels Hill, Brandon Hill eta Redcliffe Hill. Bristol dagoen eremua Avon ibaiaren alubioi materialek eta padurek osatzen zuten. Mendebaldean Avon ibaiaren arroila dago, azken izotz aroko glaziarren urtzeak eragindakoa[29].

Avon arroila mendeetan zulatu izan da eta hango harrobietako harriak erabili izan dira Bristol eraikitzeko. Avonmouth Avon ibaia Bristolgo kanalean itsasoratzen den puntua da.

Bristol Erresuma Batuko hiriburua den Londresetik 171 km mendebaldera eta Birminghametik 124 km hego-mendebaldera aurkitzen da, eta Galesko hiriburua den Cardiffetik 42 km eskasera. Bristol Handia osatzen duten hiri ezagunak Bath, Weston-super-Mare eta Newport (Gales) dira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inglalaterra hegoaldean kokaturik dagoenez herrialdeko hiri handien artean epelena (batazbeste 10,5ºC[30]) eta eguzkitsuena (1,541-1885 ordu/urteko[31]) da. Bristolgo kanalaren eraginez euria urte guztian zehar banatzen da, baina udazkena eta negua urtaro hezeagoak dira.

    Datu klimatikoak (Long Ashton, 1971-2000, muturrekoak 1959-2002 (Eguzkia 1971-1989))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 14.2 18.3 21.7 23.0 26.5 32.4 33.5 33.3 28.3 26.1 17.5 15.8 33.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.5 7.7 10.0 12.4 16.0 18.7 21.1 20.7 17.9 14.1 10.5 8.3 13.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.1 1.8 3.4 4.5 7.3 10.2 12.4 12.2 10.2 7.4 4.5 3.0 6.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -14.4 −9.7 −8.3 −4.7 -2.0 0.6 4.7 3.9 0.6 -3.2 −6.5 −11.9 −14.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 94.36 65.47 73.73 50.46 61.30 68.33 52.23 75.02 85.95 92.08 91.62 102.78 913.3
Eguzki orduak 50.53 66.39 108.19 165.3 192.82 198.0 208.01 196.23 147.9 97.65 64.8 43.09 1538.9
Iturria (1): Met Office[32]
Iturria (2): Royal Dutch Meteorological Institute[33]

data =July 2012

Ingurumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Britainiar hirien artean jasangarrienetakoa kontsideratzen da. 2019an diesel autoak hiriaren alde zaharrean sartzea debekatu zen[34] eta bizikletaren erabilera sustatzen da. 2014an eta 2017an Britainia Handian bizitzeko hiri onena izendatu zen Bristol[35].

Hiria gerriko berde batek inguratzen du, udalerriaren mugetatik haratago zabaltzen dena. Guzti honengatik 2015. urtean Europako Hiriburu Berde saria jaso zuen[2].

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bristolgo udaletxea.

Bristolgo udala 70 zinegotzik osatzen dute. 35 barruti ordezkatzen dituzte, barruti bakoitzak tamainaren arabera ordezkari bat, bi edo hiru ditu.

Historikoki Alderdi Laboristak agindu izan du Bristolen. Azken urteetan Laboristez gain Kontserbadoreek eta Liberal Demokratek ere indarra hartu dute. Alderdi Berdea ere goranzko joeran doa.

Erresuma Batuko Komunen Ganbera osatzeko Bristolek lau barruti ditu, Mendebaldekoa, Ekialdekoa, Hegoaldekoa eta Ipar-mendebaldekoa. 2017ko hauteskundetan laboristek lau barrutietan irabazi zuten[36].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bristol ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Welcome to the City and County of Bristol Lieutenancy» Lord Lieutenant Bristol (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  2. a b (Ingelesez) «Home | Bristol 2015 - European Green Capital» Home | Bristol 2015 - European Green Capital (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  3. a b (Ingelesez) «Sea Mills (Abona) Roman Port» Roman Britain (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  4. Little, Bryan. (1967). The City and County of Bristol. Wakefield: S. R. Publishers ISBN 978-0-85409-512-4..
  5. Brace, Keith. (1996). Portrait of Bristol. London: Robert Hale ISBN 978-0-7091-5435-8..
  6. (Ingelesez) Yumpu.com. «PALAEOLITHIC RESEARCH FRA» yumpu.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  7. «Bristol City Council: Archaeology: Bristol in the Iron Age» web.archive.org 2011-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  8. «Bristol City Council: Archaeology: Bristol in the Roman Period» web.archive.org 2011-05-20 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  9. a b Lobel, M. D.; Carus-Wilson, Eleanora Mary. (1975). "Bristol". In M. D. Lobel (ed.). The Atlas of Historic Towns. Vol. 2. London ISBN 978-0-85967-185-9..
  10. (Ingelesez) «Bristol merchants "funded" Anglo Norman invasion» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  11. Brace, Keith. (1976). Portrait of Bristol. London: Robert Hale ISBN 978-0-7091-5435-8..
  12. «High Sheriff - City of Bristol County History» web.archive.org 2011-05-26 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  13. «The Ranking of Provincial Towns in England over the» www.buildinghistory.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  14. McCulloch, John Ramsay. (1839). A Statistical Account of the British Empire. London: Charles Knight and Co..
  15. academic.oup.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  16. Jones, Evan T.; Condon, Margaret M.. (2016). Cabot and Bristol's Age of Discovery: The Bristol Discovery Voyages 1480–1508. Cabot Project Publications ISBN 978-0995619302..
  17. (Ingelesez) Report of the Commissioners Appointed to Inquire Into the Municipal Corporations in England and Wales: Appendix 2. 1835. Hansard 1835 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  18. «Redirecting» linkinghub.elsevier.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  19. (Ingelesez) Peal, Robert. (2021-07-08). Meet the Georgians: Epic Tales from Britain’s Wildest Century. HarperCollins Publishers ISBN 978-0-00-843704-6. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  20. «John Wesley, 1703-1791. Thoughts upon Slavery» docsouth.unc.edu (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  21. Buchanan, R A; Cossons, Neil. (1969). "2". The Industrial Archaeology of the Bristol Region. Newton Abbot: David & Charles ISBN 978-0-7153-4394-4..
  22. «Industrial Change in Bristol SInce 1800» web.archive.org 2014-10-09 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  23. «Bristol Past : History of Bristol and the Fishponds area» fishponds.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  24. «Almondsbury Interchange - Roader's Digest: The SABRE Wiki» www.sabre-roads.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  25. (Ingelesez) «Bristol pub's 'Irish Car Bomb' drink ad censored» BBC News 2014-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  26. (Ingelesez) Gillilan, Lesley. (2015-01-24). «Why Bristol’s eco aura won it European Green Capital 2015 status» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  27. (Ingelesez) «BBC West Live: breaking news and coronavirus latest» BBC News 2020-06-08 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  28. «Cotswolds AONB : Map» web.archive.org 2011-05-10 (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  29. (Ingelesez) crossref. «Chooser» chooser.crossref.org  doi:10.1144/gsl.qjeg.1973.006.03.02. (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  30. (Ingelesez) «UK regional climates» Met Office (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  31. «Wayback Machine» web.archive.org 2014-07-28 (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  32. Long Ashton Long term averages. UKMO Nov 2011 (Noiz kontsultatua: 11 November 2011).[Betiko hautsitako esteka]
  33. =1985&seasonid=18&create_image=true&minx=-1111428.5714287&miny=-4687142.8571429&maxx=621904.76190476&maxy=-3387142.8571428&MapSize=560%2C420&imagewidth=560&imageheight=420&mainmap.x=294&mainmap.y=350&CMD=QUERY_POINT&CMD=QUERY_POINT#bottom Long Ashton Extremes. KNMI (Noiz kontsultatua: 11 November 2011).[Betiko hautsitako esteka]
  34. (Ingelesez) «Bristol clean air diesel ban plan approved» BBC News 2019-11-05 (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  35. «We want to be a part of it | The Sunday Times» web.archive.org 2015-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).
  36. «General election shocks in Bristol help pave the way for a hung parliament and a new prime minister - Bristol Post» web.archive.org 2017-07-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]